korrika17

17
Mai
2011
13:08

Ergatibokalakariak

Zaldi Eroa Aizu!n.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Api
2011
23:35

Euskalakariak

Euskalakariak gara munduan euskaraz bizi nahi dugulako eta mundua euskaraz bizi dugulako…

— Korrikaren lekukoa

Horrela hasi da mezua eta horrela jarraitzen du.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Api
2011
16:03

Erruduntasuna?

Hizkuntza aldatzearen kontua ez da gertatzen Katalunian. Han katalanez egiten duenak hala egiten du. Hemen euskaraz hasi eta gero erdarara pasatzen zarete. Ez dakit zergatik egiten duzuen hori, erruduntasun sentsazioa daukazuen edo zer. Edo uste duzue zaila dela guk euskara ulertzea eta guretzat hobeto delakoan erdaraz hasten zarete. Ez da hobeto zuek guri erdaraz egitea, horrela ez dugu ikasiko inoiz

— Jordi Romeo (ikasle-euskalakaria)

Korrikaren bueltan, Donostian AEKn ari diren bi ikasle-euskalakariren esperientzia ekarri digute Argiakoek.

Bi euskalakariren bizipenak (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Api
2011
09:17

Nor dira AEK-ko ikasleak?

Egunotan Korrika17 Iparraldetik igaro dela, Erramun Baxok euskalduntze-alfabetatzeari begirada emateko berak eta Jean-Baptiste Coyosek egindako "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" ikerketa ekarri digu gogora.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Api
2011
00:49

Korrikaren jarraipena mapan

Gaur hasiko den Korrika17ren jarraipena mapan egin ahal izango da. Trackr zerbitzua erabiliz uneoro non dabilen eta zer abiadatan dabilen erakutsiko digu mapak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Api
2011
11:51

Korrika extrem

Nafarroako Mapsa enpresako langileek ekimen berezia jarri dute martxan Korrikari begira, ahal denik eta kilometro gehien egitea. Errekorren Korrika izango da hau?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Api
2011
05:05

Gutxisolo Elkartea: 15 urte Trebiñu euskalduntzen

Gutxisolo elkartea Trebiñun euskara ikasteko bideak sustatzen ibili da azken 15 urteotan. Korrikaren karietara erreportaia hau ekarri digute BerriaTBkoek.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mar
2011
19:26

Ezagutu Trebiñu

Trebiñun hasiko da Korrika17 hemendik hamar egunera. Trebiñarrek gonbitea luzatu digute euren herria ezagutzeko, eurek egindako bideo honekin.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mar
2011
16:18

Zenbait gazte ausart

Korrika17k Euskaltzaindia du omendua, eta aurreko edizioan bezala, honetan ere dokumentala egin da. Euskaltzaidiaren ingurumaritik hasita euskalgintzaren azken 40 urteen kronika antzeko bat dugu "Zenbait gazte ausart" dokumentalean.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mar
2011
15:57

Korrika + hitzokei

Twitter-en txiolari euskaldunen artean jolas berria garu: korrika17 eta hitzokei etiketekin Korrikaren aldaerak. Besteak beste:

  • KORRIHIKA: Arrapaladan egindako hitanoa
  • KORROKA: Aupats eta korrokada artean arineketan egitea
  • KOTORRIKA: Papagaio lasterketa herrikoia euskararen alde
  • KORRICAR: Arineketan barik autoan egitea Korrikaren ibilbidea.
5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mar
2011
16:53

Korrika17ren ibilbidea

Korrika17 nondik nora ibiliko den Google Maps-en jarri digute oraingoan. Hemen duzue:

Ikusi mapa handiagoa

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Mar
2011
14:15

Euskara ikasi Korrikan

Korrika17ren bueltan antolatu den Euskalaklip lehiaketan bideo politak egin ditu jendeak. Oinarrizko hiztegia ikasten laguntzen duen hau azpimarratuko dugu, Tita Produksions sinatu dute egileek.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mar
2011
17:17

Euskalakari

Zaldieroa Aizu!n.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2011
11:51

Korrikaren unitate didaktikoa

Ikastolen Konfederazioak unitate didaktikoak prestatu ditu eskola eta ikastoletan Korrika 17ren bueltan jarduteko. Unitateen materiala sarean dago eskuragai, Megaupload zerbitzuan hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2011
20:07

Euskalakaria naiz

AEK-koek bideo hau prestatu dute Korrika Laguntzaileari sakada emateko. Hainbat ezagunek pasatzen diote kanpainaren pina elkarri.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia