twitter

Yo soy Fundeu = Ni naiz ....?

Fundéu Twitter-en gaztelaniaren zuzentasunerako gomendiak eman eta zalantzak argitzen dituen zerbitzua da. Asteon 50.000 jarraitzaile lortu dituzte eta ospatzen ari dira. Sare sozialak eta partaidetzaren bidetik #yosoyfundeu (ni naiz Fundéu) ekimena jarri dute martxan. Zertan den? Erraza: Twitter-en nork bere hizkuntz gomendioa emateko gonbidapena da.

Pentsa dezagun Filologerri honetan zer eman dezakeen halako batek. (Bueno, beldur apur bat ere ematen du ;P )

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika + hitzokei

Twitter-en txiolari euskaldunen artean jolas berria garu: korrika17 eta hitzokei etiketekin Korrikaren aldaerak. Besteak beste:

  • KORRIHIKA: Arrapaladan egindako hitanoa
  • KORROKA: Aupats eta korrokada artean arineketan egitea
  • KOTORRIKA: Papagaio lasterketa herrikoia euskararen alde
  • KORRICAR: Arineketan barik autoan egitea Korrikaren ibilbidea.
5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

#euskalporn

Aste honen amaieran klasean nahi baduzue euskal musika eta literaraturaren erreferentzia batzuk ezagutarazi, berba-joko laburrak irakurri, euskaraz kuadrilan nola bazilatu daitekeen ikusi, arlo espezifiko baina interes orokorreko hiztegia landu, eta apur bat dibertitu, euskal txiokariek eman digute input apur bat.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Twitter hizkuntzak ikasteko

Twitter hizkuntzak ikasteko tresna izan daiteke eta hala dela erakusteko Wwwhat's New-n baliabide eta ideia batzuk batu dituzte.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi hitz egiten Twitter-en bidez

Twitter bezalako mikrobloging tresnek hizkuntza ikasten nola lagundu ahal duten azaltzen du aurkezpen honek. Interesgarriak iruditu zaizkit proposamen batzuk.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Txarra eta laburra, ez da hain txarra

Hemen, erronka da labur eta ondo idaztea. Baina Gracianekin amaitzeko, ez
ahaztu txarra ere ez dela hain txarra, laburra denean

— Joxe Aranzabal

Faroan kontatu digu Joxek atzo CodeSyntaxen Twitter-ez esan zuena. Hango aurkezpena eta testua jarri dizkigu sarean.

"Txarra laburra bada ez da hain txarra" hori ikaskuntzaren ingurunera ekartzeko modukoa iruditu zait.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Historian lehen aldiz

Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz.

— Jozulin

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Umap: euskarazko jarduna Twitter-en

Twitter-en euskarazko edukiak zelan topatu ari garela, ez dakit Arrateko Amaren eskua tartean ibilita edo, CodeSyntaxek Umap inbentatu digu mundura, Twitter-en euskarazko jardun guztiaren batzailea, eta bilatzeko aukera ere ematen du. Bihar armosuan San Blas pare bat hartu nire kontura, neska-mutilok.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

#ikaseus: euskara ikastaroa Twitter-en janzten

Atzerritarrentzako euskara ikastaro baterako sarean dauden material eta baliabide batzuen zerrenda Twitter-en biltzea pentsatu du Ainhoa Ezeizak, #ikaseus etiketa sortu eta hor dabil Twitter-zerrenda egiten, eta etiketa hori edonork erabil dezake gainera. Beraz, Ainhoari, bere ikasleei, zein euskara ikasi nahi lukeen edonori lagundu nahi badiozue, hor duzue etiketa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Facebook, Twitter eta elefanteak

Interesgarria Ordenadores en el aula blogean izan duten eztabaida. Mezu nagusia ez ezik, iruzkinak ere irakurtzea gomendatzen dizuet elefanteak benetan nolakoak diren jakite aldera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez