14
Mar
2010
12:41

Unplugged

Lotura

Via Nodos Ele ELTons 2010 sarien berri izan dugu. Ingelesaren irakaskuntzan berrikuntzaren sari hauetako bat Teaching Unplugged libururari eman diote. Liburu horren atzetik irakasleen kolektibo bat dago, pedagogia "pobre" baten aldarria egiten dutenak. "Poor" hitzarekin materialaren eta tekonologiaren menpekotasunetik biluztutako eredua adierazi nahi dute, "unplugged". Gehien bat materialek gidatutako irakaskuntza kritikatzen dute. Zinematrografiako Dogma mugimenduaren antzera, Dogme izeneko talde bat sortu dute eta halako "kastitate boto" didaktiko baten bila dabiltza hauek ere.  Scott Thornbury liburuaren egilearen webgunean dugu ideien glosario moduko hau.

Interesgarriak ideia eta hausnarketa batzuk: benetakotasuna, gutxien-gutxieneko beharrezkoak, elkarrizketa eta solasaldia, pertsonak, "biluztasuna", humanismoa... Eta batzuk ezagunak egin zaizkit.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia