literatura

23
Urr
2009
16:40

Irakurle Kluba

Gorka Azkaratek eman digu sare honen berri. Leioako irakurle-klubaren inguruan sortu da (ez nahastu Leioako Unibertsitateko irakurle klubarekin) eta, jakina, literatura du ardatz.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urr
2009
16:34

Erlea

Euskaltzaindiak argitaratu eta B. Atxagak zuzenduko du Erlea aldizkari berria. Literatura izango du hizpide eta langai. Izen handiak ditugu bertan.

Eztia ala eztena? Kulturgintzak biak ala biak behar dituelakoan nago.

Ongi etorria aldizkari berriari!

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ira
2009
17:35

Materre ikasle, Axular irakasle

Gaiñerakoan badakit Euskal-Herrian añhitz moldez mintzatzen direla, eta hori bere herriko euskara zaikala hoberenik eta ederrenik; eta handik gogora emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guziei ongi iduriko. Baiña nahi dut iakin dezaten halakoek, nik hitzkuntza hunetan dakidana. Saran ikasia dudala eta hango euskara ongi erabiltzen badut ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuyatzeko, zeren ezpaitakit nik hangoa baizen.

— Esteve Materre

Aipamen interesgarria ekarri digu Amatiñok Esteve Materre idazleari buruz. Paristarra jaiotzez, Euskal Herrira etorri eta euskara ikasi zuen Saran, lehenengo euskaldun berri ezaguna akaso. Irakaslea, nor eta Axular, antza.

Eta Amatiñok susmatzen du irakasleak ikasleari kopiatzera iritsi zela.

Via: @FiloBlogia

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ira
2009
00:14

Hizkuntza eta literatura

Baina euskara eta gaztelania, biak, lehen hizkuntzatzat hartzen direlako-edo literatura jartzen da komunikatzeko gaitasuna garatzeko ardatza izango balitz bezala. Baina gero, errealitatean, askotan, irakasleak euskararekin oso trakets moldatzen diren ikasleak topatzen ditu eta euskara eta literatura irakaslea dena, izenez, euskara irakasle ibiltzen da, izanez. (Euskaltegiko irakasleak bezalatsu baina gazteagoekin).

— Gorka Azkarate

Txoko honetan ezin dugu aipatu gabe utzi Ainhoa Ezeiza lagunak eraiki (stricto sensu, ezta? Wink) duen webgune-bloga: www.ainhoaezeiza.net.

Artikulu batzuk plazaratu ditu dagoeneko, Euskal Literatura eta Eskola II: ideia-zirriborroak. Hausnarketak eta ideiak artikuluan bota du Gorkak (beronek ere bai blog berria portzierto) iruzkin hori hain zuzen.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Eka
2009
09:06

Lenguaweb: hizkuntza eta literaturari buruzko artikuluak

Gaztelaniazko webgune honetan gaztelaniaren hizkuntza eta literaturarekin lotutako artikulu eta jakingarrien bilduma eta erreferentzia egiten dute. Irakurgai interesgarri asko didaktika, teknologia, hezkuntza eta hizkuntzari buruz oro har.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Eka
2009
18:26

Klasikoen irakurraldi etenik gabea: Peru Abarca ostegun honetan

Bilbo Zaharra euskaltegikoek iaz Axularren Gerorekin egin zuten bezala, aurten Bizkaiko partera jo eta Mogelen klasikoa irakurriko dute hainbat lagunek ostegun honetan, ekainak 18, goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara Arriaga antzokiaren aurrean.

Peru Abarka eta Maisu Juan Bilbon beraz. Entsaiatzen hasi nahi baduzue.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Eka
2009
23:43

Liburuak komentatzeko gonbitea

El Euskaltegiko Elena literaturazalea dugu, blogean sarri komentatzen dizkigu irakurri dituen liburuak. Eta blogean ez ezik, Metropolis libros liburudendaren colaBLOGadore gune berrira ere bidaliko ditu euskarazko liburuen iruzkinak hemendik aurrera. Bere ustez merezi duten idazleak eta liburuak daude euskaraz eta halako txokoetara ere zabaldu beharra dago. Gonbidatu ere egiten digu gainera. 

Euskara ikasleak euskaldun beteranoak baino animatuago benetan. Batzuetan iruditzen zait Interneten euskarazko literaturaren irakurleak gutxi ibiltzen garela, ez idazleak eta kritikoak beste behintzat. Hala iruditzen zaizue zuei ere?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mai
2009
22:35

Anekdotak, komunikazioa eta transmisioa

Euskerea komunikatzeko tresna ez eze kultura transmisinoa be bada. Gura badogu lehengo kulturea hurrengoengana joatea, anekdotak sistema ona dira euskera ederra hurrengoei pasatzeko

— Juan Luis Goikoetxea

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Api
2009
18:57

Administrazio hizkuntzaren itzala

...administrazioko hizkeraren itzala oso-oso luzea da gure hizkuntzan; hedadura handiko hizkuntzetan ez bezalakoa. Proportzionalki, administrazioko hizkerak euskaraz idatzitakoaren ehuneneko izugarria betetzen du, eta, ezin bestez, euskal administrazioko hizkeraren hedadura sozialak esparru handiak hartzen ditu

— Anjel Lertxundi

Anduk Hitz Bestera ekarri digu lehengo egunean Bilbon Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunari buruzko kongresuan eman zuen hitzaldia: Lorpenak eta desafioak, hizkuntzaren baitatik

Hitzaldia ez nuen entzun, baina testua irakurrita lastima izan da benetan. Aukeratu dudan pasartea ez da adierazgarriena gainera. Euskara bezalako hizkuntza bateko idazlearen zer eginak, konpromisoak eta bilakaera jorratu ditu Anduk polito eta original. Osorik irakurtzea gomendatzen dizuet.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Api
2009
23:57

Irakurri, eta gozatu opariak

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak irakurtzeko gogoa kutsatu nahi du, eta eskuetako marrak nahastu, kiribildu, sakondu, armiarma-saretu

— Uxue Alberdi Estibaritz

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina hirugarrengoz dator bizitzaren liburua osatzera. Uxue Alberdik hala aurkeztu digu eskura heldu zaidan paperean.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Api
2009
16:55

Irakurleen tertulia: zer eta zergatik

Mezu oso interesgarria Tres Tizas-en. Carlos Diezek Bilboko Abusu auzoan literatura tertulia bat nola eta zergatik antolatu duen kontatu digu. Kultur jarduera antolatzetik harago doa, ikas-komunitateak eta ikaskuntza dialogikotik ideiak hartu eta aplikatu egin ditu.

Euskaltegietan halakoak egiteko saioak izaten dira lantzean behin. Baita inguruan ere. Carlosek aurkeztu dizkigun lana eta ideiak lagungarriak izan daitezke horretan. Ikaskuntzaren hedapenaz nago pentsatzen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2009
20:45

Katixa Agirreren Habitat berria

Bai, liburu beriraren izena da, baina baita Katixaren blog-webgune berriaren izena... eta izana. Aurreko Gauez eta Azpikeriaz utzi eta hona egin digu mudantza. 

Euskara ikasleen artean ondo legoke idazle maitatuenen ranking-a egitea (eta gorrotatuena ere bai igual...Wink). Katixa podium-ean egongo litzatekeela egingo nuke apustu. Ez, ala?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2009
19:19

Letrak sare-kantoitik

Angel Lertxundik aspaldian argitaratu zuen Letrak kalekantoitik liburuari jarraipena eman nahi izan dio Hitz beste blogean "Letrak sare-kantoitik" izeneko artikulu sortarekin. Liburuan bezala, oraingoan ere Anduk irakurri eta entzuten dituen esamolde eta hitzei buruzko eta haien ondorengo gogoetak eta bitxikeriak eskainiko dizkigu. Oso interesgarria euskara ezagutzen eta ikasten dabiltzanentzat, besteak beste.

Sustaturen bidez.

Hemen behean, Yahoo Pipes erabilita, atal horretan plazaratu dituen azkenengo mezuen zerrenda ikusi ahal duzue:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Urt
2009
12:38

Fantasiazko liburu onenak Argentina-Uruguaitik

Gu euskaldunak gara... Argentinakoak blogean hango ikasle-irakasleek jarraitzen dute gauza interesgarriak plaazaratzen, Fantasiazko liburu onenen mapa hau bezala.

Ikusi mapa handiagoa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Urr
2008
15:24

Ele berriak: wikia literaturaz

Barakaldo partetik blog eta wikien parrastadatxoarekin ematen digute sorpresa lantzean behin. Azkena Ele berriak wiki hau. Ez da bakarra gainera. honekin batera Deskriwiki izenekoa, deskribapenen ingurukoa.

Euskerabili-ren bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia