Ele berriak: wikia literaturaz

2008 urriak 06 15:24
Joan

Barakaldo partetik blog eta wikien parrastadatxoarekin ematen digute sorpresa lantzean behin. Azkena Ele berriak wiki hau. Ez da bakarra gainera. honekin batera Deskriwiki izenekoa, deskribapenen ingurukoa.

Euskerabili-ren bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Beni,
Iraila zoratuta hau bukatuta, berriro zurean sartzeko prest nago, karrajutik baino, “ataju” labur honetatik, bitxiak arin eta errez aurkitzen ditut eta. Laster arte.

Benito, norenak (zein erakunderenak) dira goian ekarri dituzun bi blog horiek?

Bi wiki horien loturak Euskerabilin ikusi ditut (ezkerreko barran). Suposatu dut Barakaldoko Udal Euskaltegiaren inguruan sortu direla, baina wikietan ez dut egilearen nor-nongorik ikusi. Suposizioa izan da beraz, erratuta egon naiteke, baten batek (egileak berak akaso) gehiago argitu ahal badu.

Edozelan ere, erdarazko errefrauak dioen modura "Bekatuaz hitz egingo dugu, ez bekatariaz".

Arrazoi osoa daukazu. Beti hitz egin behar da bekatuaz eta ez bekatariaz, eta euskararen inguruan are gehiago. Izan ere, zalantzan ez ibiltzearren, proiektu hauen atzean bekatari bat baino gehiago ari garela esan beharra dago.
Ez zaude erabat erratuta, Gurutzetako eta Barakaldoko Udal Euskaltegiko irakasle batzuek sortutako wikiak eta blogak dira. Batzuk martxan daude (euskerabili eta deskriwiki) eta bestea (ele berriak) saiakera bat baino ez da.

Eskerrik asko informazioagatik, eta animoa wikiekin eta bestelako inbentoekin.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez