idazleak

28
Urt
2011
23:36

Euskarara etorritako idazleak

Sautrela saioan idazle euskaldun berriei dedikatu diete tartea.  Erreportajean Laura Mintegi eta Lutxo Egiaren esperientziak eta gogoetak entzungo ditugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Eka
2009
23:43

Liburuak komentatzeko gonbitea

El Euskaltegiko Elena literaturazalea dugu, blogean sarri komentatzen dizkigu irakurri dituen liburuak. Eta blogean ez ezik, Metropolis libros liburudendaren colaBLOGadore gune berrira ere bidaliko ditu euskarazko liburuen iruzkinak hemendik aurrera. Bere ustez merezi duten idazleak eta liburuak daude euskaraz eta halako txokoetara ere zabaldu beharra dago. Gonbidatu ere egiten digu gainera. 

Euskara ikasleak euskaldun beteranoak baino animatuago benetan. Batzuetan iruditzen zait Interneten euskarazko literaturaren irakurleak gutxi ibiltzen garela, ez idazleak eta kritikoak beste behintzat. Hala iruditzen zaizue zuei ere?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2009
20:45

Katixa Agirreren Habitat berria

Bai, liburu beriraren izena da, baina baita Katixaren blog-webgune berriaren izena... eta izana. Aurreko Gauez eta Azpikeriaz utzi eta hona egin digu mudantza. 

Euskara ikasleen artean ondo legoke idazle maitatuenen ranking-a egitea (eta gorrotatuena ere bai igual...Wink). Katixa podium-ean egongo litzatekeela egingo nuke apustu. Ez, ala?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia