literatura

"Eta begiak itxi zituen" (Literatura ikasgelan)

Santzurtziko Udal Euskaltegikoen Literatura ikasgelan proiektuaren bigarren atala dugu sarean. Oraingoan Xabier Etxaniz idazle eta euskara irakaslearen Eta begiak itxi zituen ipuina irakurtzeko eta lantzeko proposamena dator.

Hemen duzue aktibitatearen lanketarako proposamena.

 

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Literatura ikasgelan

Santurtziko Udal Euskaltegikoek proiektu berri hau jarri dute euren Ikasgelan. Ikastaroa han dago eskuragarri eta aukera ematen dute jaitsi eta nork bere plataforman berrerabiltzeko.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Xerezaderen Artxiboa: literatur podcasta

Udan zehar ere gauzak pasatu dira, eta, oporretan gaudela, ez dugu haien berri eman sasoian. Haien artean Xerezaderen Artxiboa podcasta. Sustatun iragarri zen ekainean eta  Dingilizka12n gogorarazi digute gaur.

Proiektu interesgarria, eta dagoeneko ale batzuk ekarri dizkigu. Dingilizkakoek dioten bezala, begien nekea ez da aitzakia literaturari ekiteko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eztena.org beldurrezko eta fantasiazko literatura euskaraz

@xme64ren tweet batek eraman gaitu hona. Asier Mendoza idazleak sortu duen webgune honetan euskaraz beldurrezko zein fantasiazko idazkiak biltzea eta jasotzea da asmoa.  Formatu ezberdinetan irakur daitezke, webgunean bertan eta pdf-n, testuak baloratu ere egin daitezke.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarara etorritako idazleak

Sautrela saioan idazle euskaldun berriei dedikatu diete tartea.  Erreportajean Laura Mintegi eta Lutxo Egiaren esperientziak eta gogoetak entzungo ditugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

248 liburu eskura

Armiarma.com-en barruan euskarazko 248 liburu eskaini dizkigute epub eta pdf formatuetan doan.

Edozertarik liburuak daude: literatura unibertsalaren klasikoen itzulpenak, euskarazko klasikoak, poesia, antzerkia...

Via dingilizka B2

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurzaletasuna bultzatzeko lapurrak

Frantzian egin duten kanpaina bitxi honen berri jaso dugu Euskara eta Publizitatean.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nerabeen literatura

Daniel Cassany Getxolinguae 2010 jardunaldian egon zen eta gazteen idazkerari buruzko hausnarketa interesgarri hau utzi zigun.

Via Tres Tizas

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurri, gozatu eta oparitu

Topaguneak berriro jarri du martxan euskarazko literaturaren irakurketa sustatzeko kanpaina hau.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburu "errazak"

Azkenaldian, behin baino gehiagotan ari naiz entzuten horrelako kezka: irakurterraztasunean eror-tzeko arriskua edo. Arriskua? Kalitaterik eza? Zergatik diogu halako beldurra irakurterraztasunari? Liburu irakurterrazetan, "irakurzaileetan" bezal-bezalaxe, ederrak eta ez ederrak egon daitezke, onak eta kaskarrak. Gainera, esango nuke irakurle gehienek (edozein hizkuntzatan) bilatzen duten "osagai" nagusia ez dela irakurterraztasuna, erakargarritasuna baizik. "Arerioa" nahasten badugu, aldapa gogorragoa izango da gero!

— Fernando Morillo

Idurre Alonsok euskal literaturaren merkatuaz eta irakaskuntzan ematen zaion erabileraz egin duen azterketaren harira, elkarrizketa egin diote Morillo idazleari Deian. Euskaltegiak ere merkatu horren partea direlakoan edo interesgarriak hitzak guretzat ere bai.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez