euskara

Etorkinak eta bertakoak

...ezin ditugu etorkinekin bertako erdaldun elebakarren artean euskara sustatzeko erabiltzen ditugun irizpide eta mezu berberak erabili; ezin dugu, bertako herritar erdaldun askorekin lortu ez duguna, eurentzako nahitaezko bihurtu.

— Iratxe Lasa (Markina-Xemeineko euskara zerbitzua)

Euskaltzaindiak antolatutako XIV. Jagon Jardunaldien ondorioetan irakurri ditugu hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza partekatzea

Hizkuntza bat jakitea, ikastea, erabiltzea, hizkuntza hori partekatzea edo konpartitzea da, hizkuntza atzerrikoa ez baldin bada. Ikasitako hizkuntza partekatzea hizkuntza horren komunitatea partekatzea da, komunitate horren munduan eta erreferentzia-sareetan integratzea. Hizkuntza ikasteak horrela bakarrik hartzen du zentzu osoa.

— Joxe Manuel Odriozola

Horrela hasten da Odriozolak erabili.com-en partekatu duen azken artikulua: Hizkuntza partekatzea.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdaldun berri

Eta bitxia da: euskaldunok euskaldun berri espresioa asmatu genuen euskarara zetozenentzat, baina ez genituen euskaratik zihoazenak izendatu, ez genuen erdaldun berri espresioaren beharrik sentitu. Hiztegietan ez dator adibide bakar bat ere. Logikoa, erdaldun berriena iruditzen zitzaigulako, seguru asko.

— Anjel Lertxundi

Erdaldun berri (Hitz beste)

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Motibazioaz

Motibazio instrumental eta integratzaileez gain, barnekoak eta kanpokoak hartu ditugu kontuan. Barneko motibazioarekin egiten duzuna zeuk gura duzulako egiten duzu. Kanpokoa kanpoko faktoreek eragindakoa da. Esate baterako, seme-alabak D ereduan eskolaratzeko erabakia hartzerakoan pertsona batek daukan motibazioa izan daiteke: “Nik nahi dut nire umea euskalduna izatea”, eta beste batek: “Nire koadrilako denek ikastola honetara bidaltzen dituzte umeak”. Hori kanpo motibazioa da. Euskararako benetan eraginkorrak barnekoak dira duda barik, kanpoko presio edo motibazioa galtzen denean ondorioa desager daiteke.

— Esti Amorrortu

Aipamen ugari ekartzeko modukoa Argian Est Amorrorturi Nekane Goikoetxeak eta Onintza Iruretak egin dioten elkarrizketa:  "Hizkuntza alternantzia baliatu behar genuke". Esti Amorrortu Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak lana burutu duen taldeko partaide dugu, eta lan horren harira jorratu ditu hainbat gai elkarrizketan.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara zaila da, hona hemen froga:

Ba sentitzen dut, esan behar baitut euskara benetan zaila dela. Bestela ezin ulertuko genuke euskal irrati telebista izeneko leku batean "hungariarra, japoniarra edo errusiarra" idatzita ikustea hungariera, japoniera edo errusieraren lekuan. Are gutxiago ulertuko genuke "hizkuntza sailenen (sic) zerrenda"-z hitz egitea. Benetan zaila behar du...

— Jozulin

Sustatuko hari honetan bota du iruzkina EITBren albiste honen harira.

Bide batez, kontu honen azkenengo buelten inguruan gomendagarria oso Gorka Bereziartuaren artikulu hau: Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jagon Jardunaldietako hitzaldiak

Euskaltzaindiak webgunean jarri dizkigu ostiral honetan Bilbon emango diren hitzaldien laburpenak. Gaien artean gure arloarekin lotutako hau:

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara zailena? Nondik atera da hori?

Atzo ekarri genuen toplist horrenak oihartzuna eduki du sarean. Gaur Sustatukoek ohartarazi dutenez, han aipatzen zen inkestaren erreferentziarik ez dago, eta diplomatiko britainiarren artean egindako inkesta baten beste erreferentzia batean euskararen aipamenik ere ez dago.

Nondik nora ipini dute orduan euskara ikasteko hizkuntzarik zailenen artean "top dog"?

Bide batez, Sustatukoen gomendioari jarraituz, Larry Trask zenak euskarari buruz sortu zuen FAQ-a eskura izatea gomendatzen dugu geuk ere. Topiko asko dabiltza munduan, eta topikoak aireratzeko arazo gutxi duten asko.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara, irakasleentzako gomendioak

Garaigoikoan Txerrak Hik Hasi aldizkaritik bildutako aritikulu-zerrenda egin digu. Euskara kontuetan zer egin dezake irakasleak?

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara top list bateko lehenengoa: ikasteko hizkuntzarik zailenak

Mezu honetan kontatzen digute Erresuma Batuko gobernuak azterketa egin duela mundu guztiko diplomatikoen artean, ikasteko hizkuntzarik zailena zein den galdetu da,  eta txapeldunak geu! Hungariarren eta txinatarren aurretik, eutsi horri!

Urregorrizko dominarentzako bitrina prestatzera noa.

Bide batez, zenbat enbaxada dauzkagu Euskal Herrian?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egun bat mendian "in plain basque"

Ortuella BHIko ikasle-irakasleek klasera ekarri dute Commoncraft estiloa.

Via: Tres Tizas.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez