euskara

Euskara ikaslea, publiko ona

El público más agradecido es el que forman los que están aprendiendo euskera. Los euskaldunzaharras aficionados a los bertsos son un público más exigente. Tienen en mente los bertsos de Uztapide, de Xalbador, de todos los grandes bertsolaris, y lucirse delante de ellos es muy difícil. En cambio se crea un ambiente muy bonito en las actuaciones que hacemos, por ejemplo, en muchas sociedades de Pamplona y comarca. La gente a la que le ha costado un esfuerzo aprender euskera aprecia mucho los bertsos.

— Manolo Arozena (bertsolaria)

Nafarroako Erdialdeko Gerinda Bai blogean egin diote elkarrizketa bertsolari beteranoari: "LOS QUE ESTÁN APRENDIENDO EUSKERA SON EL PÚBLICO MÁS AGRADECIDO DE LOS BERTSOLARIS"

3.75
Batez bestekoa: 3.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bizitzaren akademian ikasten

Hori bai, irakasle zorrotza du zaintzaileak: burua ondo daukanetan, hitzez gain ahoskera zuzentzen dio Errazkinek, “s-ak eta z-k ez ditugulako Kolonbian ondo bereizten”. Gustura aritzen da Errazkin Betancourtekin maisu lanak egiten, ‘edan’ esan beharrean ‘adan’ esan duela eta halako hitz aldrebestuak barre artean zuzentzen. Jakin-min handiko pertsona da Dora Betancourt, dena galdetzen du, etxeko senar-emaztea solasaldian ari direnean, edota euren semeekin mintzatzen direnean, belarria jartzen du, eta berba anitzen esanahia eskatzen du ondoren. Bere herrira telefonoz deitzen duenean senideak harritu egiten dira batzuetan, hitz egiteko era aldatu duela-eta.

— Mikel Garcia (Argia)

Aitita-amama euskaldunak eta euren zaintzaile kolonbiarren arteko hizkuntz-harremanez erreportaia polita egin du Mikel Garciak Argian: Euskara kolonbiar erara.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nork ekarri zuen "K" euskarara?

Escuela de Sara blogean euskarari buruzko azalpen linguistiko-filologiko interesgarriak egiten dituzte gaztelaniaz. Oraingo honetan euskararen ortografiaren nondik norako batzuk ezagutzeko parada eman digute.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etsaia nor?

Falta zaie esatea (nik soberan egiten dudana, bestalde), porrot erraldoi baten aurrean gaudela, eta, une honetan, behar bada euskaldundutako jendea -profila lortzeko euskaldundutakoa, alegia- dela euskararen etsairik handiena. Gehiegitxo esatea da hori!?

— egorospe (Tiraka)

Usteltzeko lana (Tiraka)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hi! Hika ikasiko dinagu?

Jon Urruxulegik hika ikasteko metodoa egin eta Txertoa etxeak argitaratu du. Hikari beldurra galtzea du asmo nagusia.

Via argia.com

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasteko motibazio iturri bat

Ni Euskal Herrian naizenean edozein tokian euskaraz hitz egiten saiatzen naiz. Nire Iruñeko lagunen artean horrek jakinmina sortzen du eta batzuek lotsa eginda geratu direnez, aurten euskaltegian izena eman dute.

— Aurelia Bittner (euskara ikaslea)

Alemaniatik euskara ikastera ikastera etortzen da Aurelia, eta Euskarabidearen webgunean elkarrizketa egin diote: Alemaniatik hona, euskara ikastera!

Hain urrunetik etorri beharrik ez duten askok euskara horrelako poztasunarekin hartuko balute... Elkarrizketa publikatu duen erakundearen goi-gobernua daukatenek, adibidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zelan daki ba?

Me pregunto cómo saben los castellanoparlantes monolingües locales que “no hay nada que dañe más a una lengua que aislarla en nichos.”

— Luistxo Fernandez

Eztabaida honetako iruzkina: Twitter y política lingüística

Antzeko galdera egiten dut nik neuk ere azkenotan batzuen baieztapenak entzunda.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Uriolatik ubidera

Uholdeen eragina uzten dituen lohi, basa edo lokatzaren araberakoa izaten da. Eta jakina, non eta nola zabaltzen den araberakoa ere bai. Mezu eta helburu bakoitzak bide eta ubide gero eta luzeagotik eraman urrutirago iritsiko da.

Lagunok, euskararen aldeko mezuak eta jarrerak guk geuk eramango ez ditugun lekuraino eta pertsonenganaino helduko dira. Guk geuk izan behar dugu hodi eta ubide. Pertsona eta erakundeetan bertan landatu beharra dugu. Gero eta toki gehiagotan euskararen aldeko ernea jaio, orduan eta uzta hobea izango dugu, eta adiskideok emaitza onak jasotzeak bizipoza eta aurrera egiteko indarra ematen du.

— Oskar Elizburu

AEK-ko Oskar Elizburuk tartea hartu du Infozazpin: Euskararen aldeko uholdeak eta gero...

Euskararen aldeko olatu handien ostean egin beharrekoaz hausnartu du gaurkoan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkinentzako hiztegi berria Azpeitian

Azpeitiko Udalak eskuko hiztegi eleanitz berria plazaratu du. Hizkuntza hauek ditugu bertan: euskara (batua eta Azpeitiko hizkera), portugesa, arabiera, gaztelania, urdua, poloniera eta txinera.

Hiztegi osoa hemendik jaitsi daiteke (pdf).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara sarean

GipuzkoaTV kateak euskara ikasten Internetek zelan lagundu dezakeen azaltzen duen saiotxo hau jarri du sarean. Tresna batzuk aurkezten dizkigu hain zuzen ere.

Euskaraz eta gaztelaniaz daukagu. Klasean Interneten zer daukagun azaldu edo aurkeztu nahi badugu oso lagungarria izan daiteke.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez