euskara

Ez dakienak konprenituko ez duena

Mila aldiz errepikatu da edozein hizkuntzak bere hiztunei mundu-ikuskera eta inguruarekiko sentiberatasun berezia eskaintzen dizkiela, eta inguruko errealitatea bere erara ulertzeko bidea ere bai. Eta oso bertokoa izan arren, euskaraz ez dakienak ezingo du hori inoiz konprenitu, igerian ez dakienak ur-gainean flotatzean zer sentitzen den sekula jakingo ez duen bezala.

— Xabier Kintana

Erlea aldizkarian jasotako hitzak Argia.com-en bidez heldu zaizkigu.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Fakturak euskaraz jaso

Euskaraikasi izen interesgarria duen blog berri batean aurkitu dugu hainbat zerbitzu-enpresak egiten dizkiguten fakturak euskaraz jasotzeko instrukzioak eta egin beharrekoak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Orotariko Euskal Hiztegia Interneten

90. urteurrenaren ospakizunen karietara Euskaltzaindiak OHE ipini digu Interneten ikusgai eta kontsultagai.

Hemendik aurrera oraindik errazago "...eta Euskaltzaindiak zer dio?" galderaren erantzuna.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Krisiak dakarrena

En los euskaltegis, este año se han encontrado con la grata sorpresa del aumento de alumnos interesados en aprender euskera.

— Diario Vascoko albistea

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zailena eta errazena

Hizkuntzari dagokionez, zailena da lotsa alde batera uztea eta beldurra kentzea. Pausurik zailena eta inportanteena hori izan da. Errazena, ordea, euskaltegira joatea izan zen eta ordu pare batean mintzapraktika egitea.

— Fernando Goñi (pilotaria)

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun berriaren estigma

Euskaldunberri ia guztiengan sumatu dut gutxiago izateko, gutxiago balio izateko konplejua; euskaldunzaharren aldera, noski. Zer pentsa, bestela, bigarren mailako sailkapen-laukitxo batean sartuta?

Gutxiago izateko uste horrek segurtasun eza ekarri du. Segurtasun ezak areagotu egin du gutxiago izateko ustea eta horrek ezinbestez dakar berez gauzak gaizki, oker eta gogo barik egitea.

— N. Martinez (Martinezena)

Etxezarretaren hitzei beste buelta bat: Euskaldunberri (Martinezena)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gozatu aniztasuna

Poliki hitz egin, mantsoago esateko eskatu, ulertu ez duzun hitz horrek zer esan nahi duen galdetu... Gozatu lekuetako hizkeren aberastasuna eta jolastu desberdintasunak ematen dituen aukerekin.

— "Atezainok euskaraz" liburutik hartuak

Garaigokoan jarraitzen du Txerrak euskara ikasi eta egiten hasi nahi dutenentzako gomendioak biltzen. Oraingoan EHUko atezainentzat egindako Atezainok euskaraz (pdf) liburua ibili da arakatzen.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dena ergatiboarekin hasi zuan

Zorionak bada!

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zalantza linguistiko-komertziala

Siempre me quedaba esa duda. A mí me gustaría responder en euskera a mis clientes, pero si lo hablo mal, ¿me quedo al final sin esa venta?

— Bilboko dendari bat

Bilboko Udalak diruz-laguntzen dituen dendari-merkatarientzako euskara ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleen hitzak: «¿Si hablo mal euskera, agur al cliente?» (20 minutos)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tesseract-OCRopus: testuak eskaneatzeko tresna euskaraz

Eusko Jaurlaritzaren eusarazko software-aren bilduman tresna berria gehitu dute: Tesseract-OCRopus. OCR programa bat da, irudi fitxategiak eskaneatu, testua bilatu eta testu formatuko fitxategira ekartzen du. Sinplea eta software librea ei da, Linux eta Windows-erako.

Seguruenik gremio honetan urtetxoak egin dituzuen askok hainbat altxor (materialak, testuak, ariketak...) bildu dituzue paper-fotokopietan edo eskanetatutako irudietan urteetan, euskarri garbiago baten gorde, edo berregokitu eta txukundu nahi zenituzketenak. Hor duzue tresna lagungarria beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez