Hizkuntzaren aldeko Lipdubak
Lipduben moda pasatu baino lehen (asko ez da faltako), azken asteotan aurkeztu diren ale pare bat ekarriko ditut hona. Lehenengoa Kataluniatik dator, Plataforma per la Llengua eta etorkinen elkarte batzuen artean egin dute Gossos eta Macacoren Corren kanturaren musikaren gainean.
Bigarrena, bertotik dator. Santutxu eta Txurdinagako euskaltzaleek Euskararen Astearen harira egin zuten lehengo apirilean, berariaz egindako kantu baten doinuan.
Bidali iruzkin berria