liburutegia

2008 apirilak 21 15:54

HABE liburutegia 2.0?

(- Azaldu zertan den 2.0 hori.)
- Batetik, programa ez duzu zure ordenagailura ekarri behar. Beste nonbaiten daude programak eta erabili egiten dituzu. Eta dena dohainik. Lehengoan Geni deskubritu nuen, norberaren zuhaitz genealogikoa egiteko baliabide informatikoa. Eta 2.0 horren beste ezaugarri bat: konpartitua dela. Beraz, bibliotekaren ikuspegitik, bibliotekaren erabiltzaileek parte har dezakete gauza mugatu batzuetan; puntuatu egin dezakete liburu bat, adibidez; edota komentario bat egin.

— Imanol Irizar (HABEko liburutegiaren arduraduna)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 15 15:37

HABEren liburutegia EHUko partaideei irekita

HABE eta EHUk sinatu duten akordiaren ondorioz (pdf), besteak beste, HABEren liburutegia hizkuntzalaritza aplikatuko gaietarako liburutegi lehenetsi gisa erabiliko du EHUk. Liburuen eta dokumentuen erosketa erakunde bien artean koordinatuko da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez