prestakuntza

16
Aza
2010
19:32

Soziolinguistika eskuliburua

Euskararen normalizazioan dihardugunontzat interesgarria eta baliagarria izan daiteke dudarik gabe Soziolinguistika Klusterraren eskutik datorren Soziolinguistika eskuliburua lana.

Paperean eskuratu daiteke, baina sarean ere badago (pdf).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2010
10:15

Moodle-en oinarrizko erabilera: ikastaroa

UEUk antolatu du online ikastaro hau, Hiru asteko ikastaroa da, datorren  azaroaren 3an hasita.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urr
2010
15:49

Irakasleen formaziorako bideoen zerrenda HABEn

HABEk IFB deritzan bideo bildumaren zerrenda eguneratu eta pdf honetan jarri du sarean.

HABEren liburutegian daude, eta bertan eskatu behar dira. Dena dela, zorte apur batekin sarean aurkitu duzue baten bat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urr
2010
12:50

Soziolinguistika eskuliburua

Soziolinguistika Klusterrak bihar aurkeztuko du normalizazioan lanean edo interesatuta daudenentzako gida hau.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urr
2010
15:04

Bideo berriak HABEren formazio sailetik

HABEkoek antolatzen dituzten ikastaro eta hitzaldi asko bideoan grabatu ohi dituzte. Editatu, jaso eta gero liburutegian jartzen dituzte eskuragai. Halaxe egin duten azken urte honetan batzuekin, eta 10 aletan bildu dituzte (pdf).  IFB deitzen da bilduma (Irakasleen Formaziorako Bideo-saila).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ira
2010
17:03

Zergatik behar dut PLN bat?

Beste irakasle batzuk behar ditut ideiak partekatzeko, ideia hauei buruz iruzkinak eta ekarpenak jaskotzeko, eta irakasteko baliabideak aurkitzen laguntzeko, horregatik daukat PLN (Personal Learning Network - Ikasteko Sare Pertsonala)

— Richard Byrne

Via jramón ELE eta e-aprendizaje Richard Byrneren Sketchy Explanation: Starting a PLN artikulura heldu gara. PLN edo PLE kontzeptua uste den baino gertuagokoa da azken batean. Goiko hitzen abiapuntuan kokatzen bagara behintzat: gauzak hobeto egin nahi ditut eta lankideak behar ditut horretarako.

Artikulua bideo honekin loratuta datorkigu:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Ira
2010
12:23

Euskal filologia putzuan

Diodana gehiegizkoa dela begitanduko zaio baten bati, baina ingurura begiratu eta esan diezadatela zelan den posible euskaltegi, ikastetxe edo instituzio publiko batean Euskal Filologia karreraren gainetik EGA titulua eta Laugarren Profila lehenestea.

— Josu Gotzon Landeta

4.285715
Batez bestekoa: 4.3 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
11:21

Sustatu nahi ditugu....

Sustatu nahi ditugu, batez ere, irakasleak, nork bere ikasgelan ikertzaile-jarrera hartzera.(...). Egindakoa behatu, hartaz gogoeta egin, lankideekin partekatu hausnarketa hori eta adostuaren arabera irakatsi... Horra hor aurrera egiteko modu bat. Izan ere, gehiago ikasten da norberak egindako akatsetatik bestek egindakoetatik baino.

— Josu Perales (HABE)

Azkenengo Hizpiden (73) argitaratu duen "Gaitasun estrategikoa: gaia zertan den" artikulutik jasota (43. orr.).

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Eka
2010
18:30

Prestakuntzaren oinarriak

Creo que los programas de formación profesional del futuro profesor de lengua y de literatura tiene que descansar sobre estos pilares:

  • La lectura y la discusión de estudios básicos sobre la lectura y la escritura, y sobre las investigaciones llevadas a cabo acerca de su enseñanza y su aprendizaje.
  • La observación, análisis y discusión de prácticas escolares y materiales didácticos.
  • La participación en la web social para el intercambio de información, para la cooperación y el conocimiento compartido.

— Felipe Zayas

Sobre la formación del profesorado (Darle a la lengua)

Interesgarria Antonio Solanoren iruzkin hau:

Veo que el segundo, las aportaciones más técnicas sobre nuestra materia aparecen menos en las redes, quizá porque algunos de nosotros (me incluyo) preferimos el tono divulgativo y distendido de los blogs al rigor del lenguaje propio de la pedagogía o la lingüística.

Iruzkinak Zayasen beste pasarte honi egiten dio erreferentzia:

Creo que, por encima de todo, lo importante es trabajar a favor de la formación permanente -aprender a lo largo de toda la vida profesional-, que estará condicionada por:

  • la reflexión sobre la propia práctica,
  • el conocimiento de las aportaciones relevantes de la teoría lingüística y literaria, y de la didáctica de la lengua y la literatura,
  • el intercambio y la cooperación con otros profesionales, tanto en los centros educativos como en las web social

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Eka
2010
11:37

IKTen erabilera gaztelaniaren irakaskuntzan: jardunaldiak

Atzo, gaur eta bihar Madrilen Jornadas Internacionales sobre el uso de las TIC en la enseñanza del español como lengua extranjera egiten ari dira. Espainiako Hezkuntza Ministeritzaren Redele aldizkariak antolatuta.

Eta azkenotan ohikoa egin den modura jarraipena egiteko aukera ugari ditugu: Zuzeneko streaming-a, Twitter-en #redele etiketa, Facebook-en, edo Ning-en sortu den talde honen bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Eka
2010
11:16

Moodle plataforma kudeatzen ikastaroa guztion esku

Irekia blogean Pedro Lonbidek eman digu ekimen honen berri. GARATU prestakuntza planaren barruan eman duten ikastaroa da, eta orain guztion eskura jarri digute Santurtziko Udal Euskaltegiaren webgunean.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Eka
2010
18:14

LdeLengua34: klaseen behaketa

LdeLengua 34an Fernando Lopez Murciari egin diote elkarrizketa interesgarria irakaslearen hausnarketa eta ikasgelako behaketaz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Eka
2010
16:20

Euskara irakaslea izateko ikastaroak aka glotodidaktika

AEK-k antolatu ditu ikastaroak uda honetarako. Bilbon, Donostian, Iruñean. Aurrez aurre eta eredu konbinatuan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Mai
2010
20:00

4. mailarako gaikuntza ikastaroa

Datorren ikasturtean 4. maila emateko irakasleak gaitzeko ikastaroa antolatu du HABEk.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Mai
2010
12:10

HABE: prestakuntza eskaintza udarako

Ikasbilen agertu da aurtengo hitzaldi-tailer-ikastaroen eskaintza. PDF honetan daukazue zerrenda.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia