29
Urt
2010
20:37

"Kerman mintzalagun bila" saio berria ETBn

"Kerman mintzalagun bila" saioa iragarri digu ETBk aurtengo programazio berrian, bost minutuko saio laburren sorta izango da, eta hau asmoa:

Kerman ahozko euskara behin betiko menderatzeko helburuz kalera irtengo da. Helburu horrekin, Kermanek liburuak dauden-daudenean utziko ditu eta kale aldera abiatuko da euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuz: euskaltegian urteetan irakatsi dioten teoria guztia benetan aplikatzeko garaia iritsi zaio.

Otsailean izango dugu ikusgai. Horrela boteprontoan eta promozio-bideoa ikusita ez nuke jakingo esaten ikutu didaktikoa duen umoreko saioa, ala umoreko ikutua duen saio didaktikoa izango ote den. Ikusiko dugu ba.

Hemen daukazue bideoa EITB.com-en (ez dakit zer gertatzen den baina ezin dut handik zuzenean"enbotatu").

Portzierto, euskaltegietan teoria baino ez da irakasten orduan. Tira ba!

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for "Kerman mintzalagun bila" saio berria ETBn

Sindikatu edukia