ortografia

Denok hizkuntzalari

Eta hirugarren mailako arazoa ere badago, partikularra, alegia: gutako bakoitza hizkuntzalari bat da, eta bakoitzak nahi duen moduan hartzen du erabakia puntuazio kontuetan. Baina adostasunezko kode hori gabe komunikazioa izorratu egiten da.

— Juan Garzia

Puntuazioari buruz emango du ikastaroa Juan Garziak, eta horren hariria elkarrizketa egin diote Diario Vascokoek: «Puntuazio-markak bideko seinaleak bezalakoak dira»

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nork ekarri zuen "K" euskarara?

Escuela de Sara blogean euskarari buruzko azalpen linguistiko-filologiko interesgarriak egiten dituzte gaztelaniaz. Oraingo honetan euskararen ortografiaren nondik norako batzuk ezagutzeko parada eman digute.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Astabelarriak

...gure nazioan badago euskara izena duen hizkuntza bat egunero halakoak eta bi sufritzen dituena; eskandalu bakoitzeko astabelarriak jartzen hasiko bagina, ez legoke mundu zabalean hainbat buru edertzeko adina asto…

— Anjel Lertxundi

Albiste honen inguruan sortu den kalapitaren aurrean Anduren oharra, askok sinatuko genukeena.

Astabelarriak (Hitz beste)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azentuak ipintzen

Iturriren bidez izan dugu gaztelaniazko azentu ortografikoak kalean zuzentzeko ekimen honen berri.

Euskaraz azentuak ez, baina halako zuzenketak egiten ez litzateke lanik faltako.

3.25
Batez bestekoa: 3.3 (8 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Websource.it: Google-en bidez hitz zuzena bilatu.

Wwwhat´s New-k Internet-ek hizkuntza lantzeko ematen duen beste aukera bat aurkeztu digu. Lehengoan azken belaunaldiko hiztegia aurkeztu zigun, eta oraingoan gramatika edo ortografia zalantzak argitzeko bide bat ekarri digu.

Websource.it berez ez da hizkuntza kontuak garbitzeko lekua, Google-en aldi berean bi termino bilatu eta emaitzak erakusten dituen zerbitzua baino. Baina hizkuntzari begira aukera bat eskaintzen du: hitz baten idazkera edo formaz seguru ez bagaude, aukeran ditugun bi termino sartu, eta zein den erabiliena esango digu. Probabilitate handiagoa dago termino zuzena ager dadin. Hona hemen proba batzuk:

Zer? Asmatzen du?

Honez gain, edozelako konparaketak egiteko erabil daiteke.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Potiomkin korazatua

Euskaltzaindiak 156. araua aurkeztu du, alfabeto zirilikoaren transkripzioa (pdf). Errusiera, Ukrainiera, Bulgariera, Serbiera eta Europa Ekialde zein Asia erdi aldeko hainbat hizkuntzatako hitzak eta izenak euskarara ekartzeko bideak.

Potemkin edo Potiomkin, Eisensteinen maisulana maisulan betiko:

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?

UEUren Buruxkak liburutegi digitalean e-liburu hau dugu nobedadeen artean. Badakit ez garela umeekin ibiltzen, baina gainetik begiratuta ortografia, puntuazioa eta idazkeraren izaera eta eskuratzeari buruzko gauza interesgarriak daudela begitandu zait.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gosatu visitxas!!!!

Jozulinen artea, eta hau pintzela.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Siglen deklinabidea

Irene Arraratsek siglak eta deklinabidea ezkontzeko aholku, gida eta arau batzuk eman dizkigu 2itzul blogean.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzen eta artez

Ortografia zuzenez idazten dira tontakeria gehienak

— Joseba Sarrionandia

Wikiquoten ikusia.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez