Euskaraz ataria EITBn
LoturaHilabetea probetan egin ostean, atzo iragarri zen ofizialki EITB.com-en euskaraz ataria. Aurreko albistetik hona berri gutxi. Edukiak funtsean:
- Euskara ikasi atala. Ikasten.net ikastarora bidali baino ez gaitu egiten
- Pastoralen bilduma. ETBk emandakoak, eta zubererari buruzko argibide batzuk.
- Albistegia. EITB-k euskararen inguruan zabaldu dituen albisteen zerrenda.
- HIKEA aplikazioa. Interesgarriena ematen du printzipioz, aukera ematen du kontsulta desberdinak egiteko: hiztegietan, esapideetan, pastoralen hiztegietan eta (interesgarriena eta baliagarriena nire ustez) hedabideetako hizkuntz-gomendioetan.
Bidali iruzkin berria