irakurmena
Irakurtzeko testu nekagarriak
Arazo horren konponbidea egitura informatiboan daukate hizkuntzek, eta ez maila gramatikalean, orain arte uste legez
Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan? (I) liburua egin du Mitxel Kaltzakorta irakasle erretiratuak. Asmoa testuak eraikitzen laguntzea, testu irakurgarriak eta "komunikagarriak" alegia.
Irakurtzeko dekalogoa
2. Establece siempre los objetivos de la lectura de cualquier texto: por qué se va a leer el texto, para qué va a servir su lectura…
Irakurtzeko gaitasuna lantzeko dekalogoa egin dut Felipe Zayasek. Goiko hori bigarren puntua baino ez da.
Competencia lectora: un decálogo (Darle a la lengua)
Irakurmena lantzeko materialak eskura
Abel Camachok aspaldian prestatu zituen material batzuk jarri ditu guztion eskura. Irakurriz ikasi liburuan planteatu zituen bideetatik antolatutako materialak dira, irakuemana lantzekoak, eta orain arte publikatu gabe egon direnak.
Eskerrak eman gabe ezin utzi aipamena. Aupa Abel.
Getxolinguae2011: irakurmena
Urte batzuetako ibilbidea egin du Getxolinguae jardunaldiak, eta aurten ere programa polita eskaintzen du, irakurmena izango da ardatza.
Hiria, hizkuntza
Anjel Lertxundiren idazkiei beti darie printzaren bat hitzartetik. Ba al da inon Anjelek ezagutzera eman diguna baino hizkuntzaren deskripzio ederragorik? Ba al da inon Axular edo Lizardi irakurtzeko arrazoi sendoagorik? Mila esker, Anjel.
Irakurtzea ondo idazteko
Irakaslea naizen aldetik, asko kezkatzen nau fenomeno berri honek. Argi daukat ondo idazteko, hizkuntza ikasteko, lexikoa handitzeko, ortografia ikasteko eta abarrerako irakurtzea ezinbestekoa dela; baita kultura eta jakintza lortzeko ere. Gainera, gure ikasleak (zoritxarrez) azterketei begira daudenez, modu oso garrantzitsua da ganorazko idazlana egiteko.
Irakurketa interneten (Kalamuatik Txargainera)
Irakurzaletasuna bultzatzeko lapurrak
Frantzian egin duten kanpaina bitxi honen berri jaso dugu Euskara eta Publizitatean.
Nerabeen literatura
Daniel Cassany Getxolinguae 2010 jardunaldian egon zen eta gazteen idazkerari buruzko hausnarketa interesgarri hau utzi zigun.
Via Tres Tizas
Ikasteko irakurri
Aurkezpen hau prestatu du Fernando Trujillok Granadan egingo den "Leer para aprender" kongresurako.
Leer para aprender: un congreso en Granada (De estranjis)
Sinesgarritasuna
Zehatz korapilatsua da auzia, zeren eta gurean, ahozkotik idatzirako koskaz gainera, bakoitzak bere euskara baitu, estandarra nahiz dialektala izan daitekeena; garbizaletasuna nahiz jatortasuna ere lehian aritzen dira; bada azpigeruza ideologiko bat, sakonaren sakonean; irakurleen gaitasun azpigaratua...
Sinesgarritasuna (Idazkolako takatekoak). Ematen du takatekoak takata hasi direla berriro aspaldiko partez.
Liburu "errazak"
Azkenaldian, behin baino gehiagotan ari naiz entzuten horrelako kezka: irakurterraztasunean eror-tzeko arriskua edo. Arriskua? Kalitaterik eza? Zergatik diogu halako beldurra irakurterraztasunari? Liburu irakurterrazetan, "irakurzaileetan" bezal-bezalaxe, ederrak eta ez ederrak egon daitezke, onak eta kaskarrak. Gainera, esango nuke irakurle gehienek (edozein hizkuntzatan) bilatzen duten "osagai" nagusia ez dela irakurterraztasuna, erakargarritasuna baizik. "Arerioa" nahasten badugu, aldapa gogorragoa izango da gero!
Idurre Alonsok euskal literaturaren merkatuaz eta irakaskuntzan ematen zaion erabileraz egin duen azterketaren harira, elkarrizketa egin diote Morillo idazleari Deian. Euskaltegiak ere merkatu horren partea direlakoan edo interesgarriak hitzak guretzat ere bai.
Liburu biziak
Apur bat off-topic bada ere, Durango hurbil dagoenez, iradokitzailea izan litekeen bideoa duzue hau.
Menéame bidez.
Sarean irakurtzen trebatzeko aktibitateak
Felipe Zayasek sareko testuekin ohitu eta haiek irakurtzen trebatzeko aktibiate zerrenda bat egin du. Geurera ekartzeko ideia politak izan daitezkeela begitandu zait.
Spreeder: Bizkorrago irakurtzen trebatzeko
Gauza asko irakurri behar dugunoi komenigarria zaigu bizkor eta seguru irakurtzen trebatzea. Spreeder hau sinplea baina lagungarria izan liteke.
Testua jarri, nahi duzun hizkuntzan, eta hitzak banan-banan pasatuko dizkizu zehazten duzun abiaduran eta tamainan.
Egunero hamabost minututxo honekin eta giharr-masan igarriko dugu. Eta hizkuntza ikasten ari denarentzat ere ez da kalterako izango, ezta? Ebaluatzeko baino ez bada ere.
Via wwwhat's new.
Gramatika-eskola onena
Uno está convencido de que, fuera de algunos rudimentos teóricos, la gramática se aprende leyendo y escribiendo, y de que quien llegue, por ejemplo, a leer bien una página, entonando bien las oraciones y desentrañando con la voz el contenido y la música del idioma, ése sabe sintaxis. Sólo entonces, como una confirmación y un enriquecimiento de lo que básicamente ya se sabe, alcanzará la teoría a tener un sentido y a mejorar la competencia lingüística del usuario.
El gramático a palos (El País).
Via: Aulablog21
Azken iruzkinak