Aldahitz: Pablo Suberbiola eta Pello Jauregirekin elkarrizketa
2012, Urtarrila 31 - 17:40 — benitoAldahitz proiektuaren emaitzak aipatu genituen duela egun batzuk. Gaur Pello Jauregi eta Pablo Suberbiola proiektuaren arduradunen bideo-elkarrizketa hau aurkitu dugu Lan ta lan-en.
Mintzalaguna enpresetan
2011, Otsaila 25 - 18:31 — benitoPosible al litzateke enpresetan egitasmo hau zabaltzea? Laneko hizkuntza euskaraz izatea bultzatzeko lagungarri izan daitekeela uste dut. Askotan lan giroa erdarazkoa izaten da eta oso onuragarria litzateke talde desberdinak sortzea euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko luketenak.
Enpresa bateko esperientziaren harira galdera hori planteatu du Leirek Bai Euskarari ziurtagiaaren blogean: Mintzalaguna proiektua, enpresetan bideragarria?
Pertsuasioa
2010, Iraila 7 - 12:51 — benitoKognizioa edo pentsamendua garatuz hartzen diren konpromisoak kontsistenteagoak dira euskararen erabileran, bestelako pertsuasio bideetatik ere konpromisoen betetze-maila altuak lor daitezkeen arren
Joxpi Irastorzak uztailean aurkeztu zuen motibazioaren inguruko tesia HUHEZIn. Soziolinguistika Klusterrekoek laburpen hau (doc) ekarri digute.
21 hiztegi berri
2009, Maiatza 2 - 18:26 — benitoEusko Jaurlaritzak 21 hiztegi terminologiko berri aurkeztu zituen herenegun. Arlo berrien artean ostalaritza, arropa-dendak, iturgintza... Sei bloke nagusitan banatu ei dira: merkataritza eta kontsumoa, lan eta unibertsitate hezkuntza, teknologia berriak, administrazioa, laburudurak eta siglak eta ingurugiroa.
Hedabideetan irakurri dugunaren arabera laster Euskaltermetik kontsultatu ahal izango dira, horrez gain paperezko bertsioak ere argitaratuko ei dira.
Albistea beste hedabide batzuetan:
Hauteskundeak eta euskara lan-munduan
2009, Otsaila 23 - 18:23 — benitoLan ta lan-ekoek EAEko alderdi politikoen programak aztertu dituzte lan-munduan euskara sustatzeaz zer dioten-eta.
Eralan proiektua, materialak sarean
2009, Otsaila 19 - 19:06 — benitoSoziolinguistika klusterra Eralan proiektua ari da garatzen. Lan munduan burutzen ari diren normalkuntza planetan lidergoaren funtzioa aztertzea du asmo nagusia.
Egitasmoaren barruan ikastaro modukoak egiten ari dira, eta materialak eskuragai jarri dizkigute sarean: aurkezpenak eta saioetako bideo-grabazioak.
Gauza interesgarriak daude guztiontzat ere.
Euskara planak herri administrazioetan: jardunaldietako materialak
2009, Otsaila 2 - 17:17 — benitoLehengo astean Bilbon egin ziren jardunaldietako aurkezpenak eta materialak eskuragai. Hauek iruditu zaizkit interesgarriak:
-
Nola ekin langileen azterketa komunikatiboari (pdf. 168 Kb)- Jose Mari Arakama, HPSko normalkuntza-teknikaria
-
Administrazioko norbanakoen hizkuntza-prestakuntza eta trebakuntza (pdf. 188 Kb)- Juan Isasi Urdangarin, IVAPeko euskarako zuzendariordea