30
Ira
2011
00:44

HABEren erabakiak

Arazoa, finean, sinplea da: HABEn erabakiak ez ditu Didaktika atalak hartzen, diruak banatzeko ardura duen atalak baizik. Nola esplikatu horri HABEk orain pare bat urte ikaskuntza konbinatua lantzeko batzorde bat osatu zuela? Non dago batzorde horren lana? Nola esplikatu horri HABEk dagoeneko idatzita eta Batzorde Akademikoan banatutako Curriculun berrirako ebazpen-zirriborroan ere ikaskuntza konbinatua aipatzen duela? Orain ez eta datorren urtean bai?

— Abel Camacho

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aipu hau berriz irakurrita,

Abel Camacho (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Urria 1 - 13:56(e)an.

Aipu hau berriz irakurrita, iruditu zait gaizki ulertu bat sor dezaketela nire hitzek eta horregatik zehaztu beharra ikusi dut: kontu honetan dirua ez arazoa. Talde horiek gure dimentsionamenduaren barruan zeuden eta ez zegoen, eta ez dago, inolako arazorik alderde ekonomikotik. Ez da, beraz, murrizketen kontu horrekin lotzen.

Arazoa beste bat da, eta bete-betean lotzen da HABEren barne antolaketarekin: zertan ari da HABEko didaktika atala? Zer "pintatzen du"? Zergatik ez dute zeresanik arlo didaktiko eta metodologikoari dagozkion kontuetan? Zergatik uzten dira ekonomilari baten eskuetan horrelako erabakiak?

Aipua

benito (e)k bidalita 2011, Urria 1 - 17:58(e)an.

Aipuak ekartzen ditut Atoan honetara irakurtzen dituenari haien iturrira jotzera animatzeko asmoz gehien bat. Batzuetan gerta daiteke aukeraketa testuingurutik aterata gaizkiulertuak sortzea, baina link soila jartzea baino erakargarriagoa dela uste dut. Dena den, neure iruzkinean informazio apur bat gehiago eman behar nuen kasu honetan.

Kontatu duzun kasuak, edonola ere, arreta merezi duelakoan nago, eta dagokionaren erantzuna ere bai.

Aipua argitu beharra ikusi

Abel Camacho (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Urria 3 - 07:38(e)an.

Aipua argitu beharra ikusi dut baina ez zeure aukeraketa kritikatzeagatik, ezta pentsatu ere. Testu-zati hori anbiguoa iruditu zait eta errua, jakina, nirea da. Horregatik matizatu nahi izan dut.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for HABEren erabakiak

Sindikatu edukia