gazteak

11
Urt
2009
21:05

Euskaldun berriak eta biraoak

Euskaldun berriok euskara garbia ikasi dugunez lotsa ematen digu erdal hitzak sartzeak, ematen du ez dugula hizkuntza menderatzen eta baten batek hori aurpegiratuko digula. Hortaz, bizitzako arlo guztietan euskara akademikoa erabiltzen saiatzen gara: umeekin, lagunekin... Euskaldun zaharrek, ordea, biraoak erdaraz botatzen dituzte indar gehiago emateko

— Juan Karlos Lopez-Mugartza

Juan Karlos Lopez-Mugartza eta Orreaga Ibarra irakasleek Iruñeko gazte euskaldunen hizkera ikertu dute eta eurekin jardunda artikulu interesgarria eskaini digu Gaur8k: Gazteen hizkera: kalkoak ez dira eritasunaren seinale; kontrakoa, osasun ona adierazten dute

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Abe
2008
14:04

Natibo digitalak

Natibo digitalei buruz sarri egiten da berba azkenotan. Zertaz ari garen ulertzeko erreportaje baliagarria dakar gaur El País-ek.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Abe
2008
13:08

Belaunaldi berrien epeltasuna

Itxaro Bordak Iparraldeko euskaldun gazte "ilustratuen" kopuruaren igoeraren harira, belaunaldi berrien epeltasunaz eta haiekiko igurikapenez egin du gogoeta.

Lehengo egunean gure belaunaldiaren konpromiso mailaz esan zirenak eta gazteekin ditugun kezkak etorri zaizkit gogora

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Aza
2008
10:25

Gazteriaren artean euskara sustatzen

Sustatun  irakurri dut. Datorren asteburuan Bilboko Euskalduna-n jardunaldi interesgarria izango da. Helburua? Hizkuntza gutxituetan gazteriaren artean hizkuntza erabilera sustatzeko burutzen diren esperientzia-trukaketa.

 Dena den espero dezagun jardunaldiotan aukeratutako izenburuan baino argitasun gehiago izatea. Izan ere, izen hau dute jardunaldiok:  "Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra"

Besteak esango lukeen bezala, "Harrapazak, Txiribiton!" 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urr
2008
01:33

Gazteak

EAEko gazte elebidunak (16-24 urte) gaztelania dauka lehen hizkuntza (%56) eta erraztasun handiagoa dau erdaraz euskeraz baino (%56). Oinarrizko (%79) eta bigarren mailako (%69) ikasketak D ereduan egin dauz.

— Erramun Osa

IV Inkesta soziolinguistikoaren irakurketa eginez: ELEBIDUNEN IZAEREA ASKO ALDATU DA HAMABOST URTEOTAN

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2008
12:02

Ahozkotasuna eta gazteak

Ahozkotasuna: Oso gai garrantzitsua da erabilerari dagokionez, baina ikastetxeen lan eremuan sartzen da batez ere. Euskararen irakaskuntzan ahozkotasunari eta euskaraz komunikatzeari lehentasuna ematea lortuko balitz, gramatikaren eta zuzentasunaren aurrean, gazteen artean erabilera sustatzerako aurrelan oinarrizko bat egina legoke.

— Soziolinguistika klusterra

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2008
23:35

Kike Amonarriz: "Euskara eskuragarria eta erakargarria egin behar dugu"

Irratia.com-eko Jabik eta Patxik elkarrizketa egin diote Kike Amonarrizi lehengo asteko saioan. Gai asko, Mihiluze, gazteak, internet, telebista, Andoaineko dekalogoa... Gaion artean goiko aipamena (edo). Euskarak edukiak behar ditu, eskuragarriak eta erakargarriak.

Euskalduntze-alfabetatzetik zer egin ahal dugu euskara erakargarri eta eskuragarri ipintzeko (dagoeneko egiten ez badugu)? Horra galdera.


powered by ODEO

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia