gazteak

Euskararen erabilera sustatzeko bideo-jolasa

Euskara ikasteko jolasak ezagutu ditugu, baina orain nondik eta Australiatik etorri da proposamen berria hizkuntza erabiltzeko. Philippa Nicole Barr australiarrak rol jokoa diseinatu du Uribe-Kostako gazteek euskaraz jolas-egin dezaten musika talde bat antolatzen duten bitartean.

Hala irakurri dugu Euskadi+Innova webgunean: Una australiana diseña un videojuego para fomentar el uso del euskera

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gazteek badakite euskaraz?

Gazte gehienek euskaraz dakitela diote: % 71k ongi edo nahiko ongi ulertzen dutela baieztatzen dute; % 69k euskaraz idatzitako testuak ongi edo nahiko ongi irakurtzeko gai direla esaten dute; % 63k euskaraz ondo edo nahiko ondo idatz dezaketela; eta, azkenik, % 59ren hitzetan, euskaraz ongi edo nahiko ongi mintzatzen dira. Edonola ere, gazteen % 62k hizkuntza-gaitasun handiagoa dute (erraztasun handiagoz hitz egiten dute) gaztelaniaz euskaraz baino.
Gainera, gazteen % 38k diote euskara ikasi dutela eskolaren esparrutik kanpo...

— Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Jaurlaritzaren Euskara: erabilera, jarrerak, politikak azterlanerako datuetatik 15 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteei dagozkienak jaso ditu eta emaitzen artean goiko hori dugu besteak beste.

Helduen euskalduntzearen geroaz hausnartzeko datua izan liteke beharbada.

Erabili.com-en ikusia:EAEko gazteen %70en ama hizkuntza gaztelania da

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Emozioak-gaitasuna-praktika

Motibazio-ezagutza-erabilera eskema berritu beharko litzateke: emozioak-gaitasuna-praktika izendapena erabili beharko genuke. Izan ere, gazteak euskaraekin emozionatzeko gai dira nahiz eta gutxi erabili. Gaitasuna ezagutza (dakizu edo ez dakizu) baino zabalagoa da. Eta, azkenik, gazteek zenbat egiten duten baino, zer egiten duten (praktika) galdetu beharko genuke.

— Jone Miren Hernandez

Euskaltzaindiaren Gazteak, aisialdia eta euskara jardunaldian parte hartu du Jone Miren Hernandezek. Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur hitzaldiaren laburpena egin digute Aisia.net-en, eta Txerrak ohartarazi digun modura motibazioa-ezagutza-erabilera trinomioaren ondorengoa proposatu digu: emozioak-gaitasuna-praktika.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

D eredua eta euskara maila

Emaitzek alarma piztu zuten, D eredukoek ere, behar besteko euskara maila ematen ez zutelako. Orain inolako azterketarik egin gabe, D ereduan aritzea berme dela, titulua emango zaie? Zaila da ulertzen Kultura Sailaren ekimena

— Onintza Irureta

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bob Belakiren harira

¿La nueva generación consume menos televisión en Euskera que la anterior lo que puede frenar su aprendizaje en esta lengua?

— El agorante aberrante

Patxi Lópezi egin zion galdera azaltzearekin telebista, gazteak eta euskararen gaineko gogoeta plazaratu du El Agorante Aberrantek: Mi pregunta al Lehendakari

Via: @robergutierrez

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nerabeen literatura

Daniel Cassany Getxolinguae 2010 jardunaldian egon zen eta gazteen idazkerari buruzko hausnarketa interesgarri hau utzi zigun.

Via Tres Tizas

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gazteak ez dira libertitzen euskararekin sarean

12 eta 18 urte bitarteko ikasleei egindako inkesta baten berri dakarkigu Imanol Epeldek Zuzeun. Oso emaitza kezkagarriak dira Imanolek eta Maite Goñik egindako inkestak emandakoak. Hona, ondorioetako bat:

"Euskaldun gazteek interneten euskara eskolako lanak egiteko soilik baliatzen dute. Ondo pasatzeko beste hizkuntzetara jotzen dute. Eta larriena, euskaraz interneten dagoen eskaintza ikaragarria ez bada ere, euskaraz zer dagoen jakin ere ez dakite." 

(Imanol Epelde. Zuzeu) 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sinpletasuna eta zortea

Errealitatearen irakurketa sinplistetatik esku hartze estrategia eraginkorretara heltzea zoriaren emaitza, soilik, izan daiteke.

— Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoren azkerketa proiketuan irakurrita

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hurrengo belaunaldiak bai

Euskara berreskuratzeko lana hurrengo belaunaldiari uzten badiogu, horixe ikasiko du hurrengo belaunaldiak: Hurrengo belaunaldiari utzi behar zaiola

— Juan Ignazio Hartsuaga

Euskararen egoerari irizten liburutik hartutako aipamena da. Bixente Serrano Izkoren Nafar Periferian irakurri dugu: Elebidun erdaltzaleak eta bertze

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Cool fiebrea

Cool sukar honek zeharo artegatuta nauka. Zergaitik du nere alabentzako Cuernok Adarrak baino indar gehiago? Kaka, gixajo, itsatsi… Mierda, Pringao eta Pegar baino gezagoak dira? Zergaitik?

— Patxitrapero

Im from Baliarrain (Patxitrapero)

Galdera ona, eta erantzuna ez da nahi genukeen bezain erraza.

Portzierto, "Kul" eta "fi-e-brr-e-a" ahoskatzea komeni da.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez