25

17
Ira
2009
14:30

Nola moldatzen ginen?

Fotokopiadorarik ez eta etengabe udaletxera bueltaka ibiltzen ginen, idazmakina erabiltzen genuen ikasle eta irakasleen fitxak-eta betetzeko, irrati-kaset handi batzuk erabiltzen genituen... Bideoa orduantxe ari zen abiatzen, DVD eta horrelakorik ez zen esistitu ere egiten... ez dakit nola moldatzen ginen ere!

— Pello Elorza (Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendari ohia)

Udal euskaltege askok ospatu dute 25. urteurrena azkenotan, ikasturte honetan, besteak beste, Azpeitikoak. Pello Elorzaren hitzok irakurri ditugu erabili.com-en Gurien atalean: Mende laurdeneko euskalduntzea.

Zorionak Azpeitiko UEri eta 25eko buelta pasatu duten guztiei.

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2008
12:15

Atzoko argazkia

Atzo omendutakoen argazkia jarri dute Ikasbilen. Ez da erresoluzio handikoa baina testigantza hor dago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2008
01:21

Instantzia

Andu Lertxundik instantzia bidali die 25 urte betetzen dituzten erakunde publiko guztiei.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Aza
2008
22:49

Kurlsaaleko ekitaldia

ETBkoek eman dute albistea jada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Aza
2008
09:08

Urteurrenaren karietara

Bai, baina diru laguntzak daude.....Bai, aprobatuz gero. Eta azterketarik egin nahi ez bada, zer? Askotan ikasleei azterketak egitea debekatuko nieke. Horrek sortzen duen estresak eta urduritasunak higuindu egiten nau. Karrera amaiezina bihurtzen du euskalduntzea. Loterian bezala ahalik eta gehien jokatuz gero, tokatuko zaielakoan; azterketarik azterketa, kalejira mugagabean murgiltzen zaizkigu ikasleok, titulu edo diru-laguntzen bila. Horrela denok kokoteraino eta aspertuta amaitzea besterik ez da lortzen!

— Leire Narbaiza

HABEk 25 urte (Kalamuatik Txargainera)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Aza
2008
01:44

25 urte eta hemendik aurrera

Oro har, guztion lanari esker aurrera egin dugula baieztatu ahal izateak ez dizkigu begi bistatik kendu behar aurrean ditugun erronkei erantzuteko egin beharreko urratsak: herritarrei euskara ikasi ahal izateko laguntza ekonomiko handiagoak doakotasunaren bidean, bizitzaren alor guztietan sartu ahal izateko modulazio egokituak, etorkinei beren-beregi begirako planak, eta legeak aitortzen dituen eskubideak praktikan jarri ahal izateko benetako bermeak, besteak beste. Azken batean, euskaraz bizi nahi dugu bizitzako alor guztietan, eta euskararen eremu osoan.

— Edurne Brouard

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2008
18:25

Aperitifa, bideoa

ETBkoek ere albiste hau eman zuten.

Bestalde Ikasbilen bideo luzeagoa eskegi dute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia