azpeitia

17
Ira
2009
14:30

Nola moldatzen ginen?

Fotokopiadorarik ez eta etengabe udaletxera bueltaka ibiltzen ginen, idazmakina erabiltzen genuen ikasle eta irakasleen fitxak-eta betetzeko, irrati-kaset handi batzuk erabiltzen genituen... Bideoa orduantxe ari zen abiatzen, DVD eta horrelakorik ez zen esistitu ere egiten... ez dakit nola moldatzen ginen ere!

— Pello Elorza (Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendari ohia)

Udal euskaltege askok ospatu dute 25. urteurrena azkenotan, ikasturte honetan, besteak beste, Azpeitikoak. Pello Elorzaren hitzok irakurri ditugu erabili.com-en Gurien atalean: Mende laurdeneko euskalduntzea.

Zorionak Azpeitiko UEri eta 25eko buelta pasatu duten guztiei.

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia