09
Ira
2009
16:43

Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpena

Lotura

Prentsa-oharra bidali digute Buruntzaldetik, hango euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpenera gonbidatzeko. Gu komunikabide kategoria handi horretakoak ote garen zalantzan, baina albisteari ongi etorri eta zabalpena ematea merezi du,  Buruntzaldeko euskaltegien webgunea ezagutzeko aukera emateagatik baino ez bada ere. Eta gainera oraindik ez gaituztenez Sustakoak bezainbeste spameatzen, horra gonbidapena:

Prentsa deialdia

Irailaren 11an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan 12:00etan Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio kanpaina berria eta euskara.buruntzaldea.org web guneko Euskaltegiak izeneko atal berria aurkeztuko dituzte Buruntzaldeko euskara zerbitzuek.

Euskara.buruntzaldea.org web gunean jarri den Euskaltegiak izeneko atalari esker, norberak duen euskara maila ezagutzeko aukera izango du automailaketaren bitartez. Bestalde, herri bakoitzeko udalak euskara ikasteko zein laguntza ematen dituen jakitea ere posible izango da eta eskualdean dauden euskaltegi guztien datuak ere eskuragarri daude. Horretaz gain, martxan jarri den bilatzaileari esker, antolatu dituzten ikastaro guztien berri ere izatea posible da.

Ekitaldian, eskualdeko euskaltegietako ordezkariez gain, Lasarte-Oriako, Usurbilgo eta Urnietako udal ordezkariak izango dira.

Zure komunikabidea ekitaldira gonbidatua dago.

Lasarte-Orian, 2009ko irailaren 9an

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpena

Sindikatu edukia