teknologia

Saroi: errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko sistema

Maite Oronoz ikertzaileak EHUko doktore tesirako garatu du errore sintaktikoak antzeman eta zuzentzen dituen Saroi sistema. Hizkuntz-teknologien aurrerapauso aipagarria izango litzateke. Albistean ez da zehaztu garapenaren zein fasetan dagoen eta zer-nolako aplikazioak izango dituen, beraz, ez zaitezte oraindik hasi interneten idazlanak zuzentzeko makinarik topatzen.

Via: Hizkuntza-teknologiak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola moldatzen ginen?

Fotokopiadorarik ez eta etengabe udaletxera bueltaka ibiltzen ginen, idazmakina erabiltzen genuen ikasle eta irakasleen fitxak-eta betetzeko, irrati-kaset handi batzuk erabiltzen genituen... Bideoa orduantxe ari zen abiatzen, DVD eta horrelakorik ez zen esistitu ere egiten... ez dakit nola moldatzen ginen ere!

— Pello Elorza (Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendari ohia)

Udal euskaltege askok ospatu dute 25. urteurrena azkenotan, ikasturte honetan, besteak beste, Azpeitikoak. Pello Elorzaren hitzok irakurri ditugu erabili.com-en Gurien atalean: Mende laurdeneko euskalduntzea.

Zorionak Azpeitiko UEri eta 25eko buelta pasatu duten guztiei.

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakaskuntzarako negozio-eredu berriez

Grafiko hau aurkeztu digu Dolors Reigek. Irakaskuntzak norantz jo dezakeen. Urritasun berriak identifikatzen dituenarena izango da negozioa honen arabera.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzaren ondorengoak

Tamalez, gaur egun formazioa, ordu pilaketarekin eta agiri jakin baten lorpenarekin identifikatzen da baina ez du konpromiso berezirik exijitzen.

— Jolaus

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasle euskaldunik ez dagoen. ....-an

Test gidatuak gaika antolatuta dagoz eta, azterketa testetan, gaiak nahastean dagoz, azterketea preparetako. Gero, irakasle birtuala eskaintzen dauen multimedia programea be badago, eskolak ordenagailu bidez jasoteko. Hori oso interesgarria da ze, material horri esker, irakasle euskaldunik ez daukan autoeskoleak be eskaini ahal izango dau zerbitzua euskeraz

— Unai Zuluaga (Arratia Autoeskola)

Bai, autoeskolei buruz ari da, bai. Lasai.

Via: BIZKAIe.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

My Language Notebook

Via Jane's E-Learning Pick of the Day ezagutu dugu aplikazio berri hau. Funtsean norberak ikasten duen hizkuntzan oharrak egiteko aukera ematen du, testu hutsa eta audio oharrak (norberak grabatuta). Oharrak ordenagailuan instalatzen den aplikazio baten bidez egiten dira (Windows soilik oraingoz), baina behin eginda, aukera ematen du web-era igo eta "widget" (badakizue, blog eta web-etan "enbotatzen" diren horiek) modura nahi dugun lekuan jartzeko. Hemen behean daukazue katalanerazko esaldi ohikoen bilduma bat adibidez:

Euskaraz oraindik ez dute ezer igo, baina inor egitera animatzen bada, erraza da (Windows badaukazue, jakina).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzentzailearen kalteak

Gero eta gehiagotan hasten naiz zuzentzaile ortografikoak azpimarratu didana aldatzen, askotan aldaketarako inolako premiarik gabe. Tabako-paketeetan edo hainbat botiketan abisuak jartzen dituzten bezala, ezein hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoen abisuren batek ere agertu beharko luke aldian-aldian gure pantailetan : “niri kasu gehiegi egiteak kalte egin liezaioke zure hiztun askatasunari”.

— Anjel Lertxundi

Anjelen Post Scriptum horietako batean irakurrita: Azpimarratzen (Hitz Beste).

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodle ikastaroak sortu eta konpartitzeko gunea

Atzo euskal+moodle+moot+birra moduko bilkura egin zen Usurbilen, eta dagoeneko lehenengo fruituak ikusten hasi gara. Gune horrekin batera hemen dauzkazue atzoko bileraren emaitza gehiago (gonbidatu modura sartu hasieran galdetzen badu).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Cervantes institutuak gaztelaniatik euskara itzulpen automatikoa atondu du

Cervantes Institutuak bere itzulpen automatikoen zerbitzuetan gaztelaniatik euskara itzultzeko aukera gehitu du. Oraingoz "prototipo" edo probetan dagoela dirudi.

Via Sustatu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasblogak09: Santurtziko Udal Euskaltegia

SUEkoak ibili dira gaur egin den Ikasblogak 2009 jardunaldian. Laburpen hori agertu da ekitaldiaren blogean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez