Zuzentzailearen kalteak

Gero eta gehiagotan hasten naiz zuzentzaile ortografikoak azpimarratu didana aldatzen, askotan aldaketarako inolako premiarik gabe. Tabako-paketeetan edo hainbat botiketan abisuak jartzen dituzten bezala, ezein hizkuntzetako zuzentzaile ortografikoen abisuren batek ere agertu beharko luke aldian-aldian gure pantailetan : “niri kasu gehiegi egiteak kalte egin liezaioke zure hiztun askatasunari”.

— Anjel Lertxundi

Anjelen Post Scriptum horietako batean irakurrita: Azpimarratzen (Hitz Beste).

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.