oharrak

29
Uzt
2009
17:07

My Language Notebook

Via Jane's E-Learning Pick of the Day ezagutu dugu aplikazio berri hau. Funtsean norberak ikasten duen hizkuntzan oharrak egiteko aukera ematen du, testu hutsa eta audio oharrak (norberak grabatuta). Oharrak ordenagailuan instalatzen den aplikazio baten bidez egiten dira (Windows soilik oraingoz), baina behin eginda, aukera ematen du web-era igo eta "widget" (badakizue, blog eta web-etan "enbotatzen" diren horiek) modura nahi dugun lekuan jartzeko. Hemen behean daukazue katalanerazko esaldi ohikoen bilduma bat adibidez:

Euskaraz oraindik ez dute ezer igo, baina inor egitera animatzen bada, erraza da (Windows badaukazue, jakina).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Ira
2008
16:32

HABEren liburutegia itxita aste honetan

Ikasbilen irakurri dugu oharra:

Bertako liburu-funtsen berrantolaketak halaxe eskatuta, datorren irailaren 22, 23 eta 24an HABEren liburutegia itxita egongo da. Barkatu eragozpenak!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia