teknologia

Ergonomia pedagogikoa

Jakintza Ikastolaren ingurutik datorren bideo hau topatu dugu Youtuben @jolaus-en bidez. Ergonomiaz gurean ere egin beharko litzateke berba, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaitasun digitalaz

Pensando si las competencias digitales existen de verdad. Uno debe ser capaz de hacer algo analógica o digitalmente, y ya está.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Wordnik: horrelakoak izango dira hiztegiak?

Via Wwwhat's New Wordnik zerbitzu hau ezagutu dugu. Hitz bat bilatzeko esan eta denetariko informazioa emango digu: hiztegietako definizioak, argazkiak, twitter-eko aipamenak, adibideak, antzeko hitzak, erabileraren estatistikak... Horrez gain, erabiltzaileek aukera dute hitzei informazioa gehitzeko: etiketak, oharrak...

Gaur berton Euskaltzaindiak OHE sarean ez duela ipini kexu ibili gara hemen. Bitartean, etorkizuneko hiztegiak nolakoak izango diren erakutsi digu Wordnik honek?

Ohi bezala, ingelesezko hitzekin funtzionatzen du gehien bat. Adibide modura hemen daukazue basque hitzaz dioskuna.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindia eta Google

Joxe Arantzabalek gomendio batzuk egin dizkio Euskaltzaindiari OHE (Orotariko Euskal Hiztegia) eta Internet-teknologia nola uztartu-eta. Kritiko eta polemika saihestu barik Google-ek zer egingo lukeen igartzen saiatu da.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Anibal de la Torre MoodelMoot Euskadin: slidecast

MoodleMoot Euskadiren antolatzaileek Anibal de la Torrek eman zuen hitzaldiaren slidecast-a (diapositibak eta ahotsa) jarri digute blogean.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasblogak 09

Hezkuntza munduko blogarien ekitaldi honen edizio berria. Aurten Erandion ekainaren 29an. Hemen duzue programa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sare sozialak eta ikasleak

Mesfidantza ugari sumatzen da giza sare, ikasle eta hezkuntzaz hitz egiten denean; nik, behintzat, hala bizi izan dut galdetu didatenean. Nire ustez, sare hauen filosofia eta funtzionatzeko era guztiz bat datoz hezkuntzaren hainbat helbururekin: irakasleok eta ikasleok gune partekatu bat izan dezakegu elkarrekin lan egiteko, mota guztietako edukiak trukatzeko, partaidetza sustatzeko… Ikasleek eskolako sarea, lanerako tresnaz gain, euren adierazpen gunetzat hartzean egon al daiteke arrakastaren giltza?

— Maite Goñi

IKTeroak-era (Ikasleak eta giza sareak) ekarri digu Maitek Hik Hasi aldizkariaren 138. zenbakian publikatu duen artikulua: "Sare sozialak hezkuntzan, alde batera utzi edo aukera baliatu".

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakaslea vs. podcasta

Ikerketa baten berri eman du Enrique Dans-ek. Klase berdina eman zieten ikasle-talde biri. Batzuei irakasle batek eman zien azalpena aurrez aurre, besteei saio bera podcastaren bidez grabatuta, bitartean apunteak hartu denek. Handik astebera azterketa, eta nota hobeak nork?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Prestakuntzaz

Simple formación en su medida, porque aquí la formación se mide en una única, simple y sencilla medida: HORAS. A más horas, más formación. Nada de resultados, nada de productos, aquí le darán sencillamente horas. Con un límite, claro. Sólo las horas sentado en una silla, sólo las horas firmadas, sencillamente horas.

— Pedro Villarubia

Discentia blogean Los tres timos (o mitos) de las TIC hiru artikulu sorta publikatu du Pedrok asteon. Hauek dira hirurak: Herramientas, Formación, Redes (tresnak, prestakuntza eta sareak alegia). Aipamen hau bigarrenetik aterata dago.

IKTen inguruan dabiltzan iruzurrak, mitoak eta topikoak jorratu ditu Villarubiak, baina aipamen honen kasuan IKTetatik harago joan dela esango nuke.

Jramoneleren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Komunikazioa-inkomunikazioa

¿Habrá cosa más absurda que ocuparme de lo que hacen/dicen/piensan/sienten/aprenden los demás?

— Anibal de la Torre

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez