teknologia

Moodle-en bloga erabiltzeko ideia

Moodle plataformak eskaintzen duen bloga apur bat berezia da ohiko blogen aldean. Hala konturatu zen Felipe Zayas, eta hartara egokitzen saiatu da bere klasean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza txikien galeraz

Eremu urriko hizkuntzak, edo erregionalak deituak, edo indigenak, edo ondarezkoak, azken finean, arriskuan dauden hizkuntzak, estatu subirau bateko gutxiengo batek hitz egiten dituen hizkuntzak dira. Hizkuntza hauek galduko balira, mundu zabaleko jakinduria, kultura eta bizimoduen galera neurrigabea litzateke

— Google

Lander Arbelaitzek ekarri dizkigu hitzok Argia.com-era. Eta berak ohartarazi duen moduan esanak baino esalea da deigarriagoa.

Google Translator Toolkit tresnaren aurkezpenaren harira mezu honetakoak itzuli ditu Landerrek: Google Translator Toolkit and minority languages.

Via: Argia.com

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aegoon on!

Testua ahots bihurtzen duen tresna, ingelesez idatzi behar da baina.

Via Iparrorratza.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tesseract-OCRopus: testuak eskaneatzeko tresna euskaraz

Eusko Jaurlaritzaren eusarazko software-aren bilduman tresna berria gehitu dute: Tesseract-OCRopus. OCR programa bat da, irudi fitxategiak eskaneatu, testua bilatu eta testu formatuko fitxategira ekartzen du. Sinplea eta software librea ei da, Linux eta Windows-erako.

Seguruenik gremio honetan urtetxoak egin dituzuen askok hainbat altxor (materialak, testuak, ariketak...) bildu dituzue paper-fotokopietan edo eskanetatutako irudietan urteetan, euskarri garbiago baten gorde, edo berregokitu eta txukundu nahi zenituzketenak. Hor duzue tresna lagungarria beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebangelistak, mekanografoak, arrantzaleak eta...

Irakaskuntzara aldaketa garaia iritsi da eta, beste esparruetan gertatzen den bezala, bere egoa elikatu besterik nahi ez duten “ebangelista” ugari leku guztietatik agertzen ari zaizkigu. Aspalditik edo behin ere gela bat zapaldu ez duten “sasi pedagogo”, IKT mundua mekanografiarekin nahasten duten “adituak”, sarean lan egitea arrantzaleen lanarekin identifikatzen dutenak, informazioaren trataera Google-en bilaketa aurreratuetara mugatzen dutenak… gure mundu honetara iritsi dira zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun esatera. Hori bai, esaten dutena lortzeko, oraindik ez diet inongo proposamen zehatzik behien ere entzun.

— Magic

Desengainatuta nagoelako (IKTeroak).

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Barnetegi... teknologikoa

Barnetegi hitza gure esparrutik hara aspaldian zabaldu zen. Azkena, Euskadi+innova-ren ekimen hau: enrepesa kudeatzaileentzak barne-ikastaroa teknologiaz eta "informatikaz".

Ideia interesgarria, baina euskaraz "barnetegi" hitza baino ez dut aurkitu.

Hau ere "pakenostendeamostodos 5.0"?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Makinaren jakintza

Baina ordenagailua ez da pertsona bat. Simulatu egiten du pertsona baten hizkuntza-ezagutza baina falta zaio bizitza, munduari buruzko ezagutza eta semantika

— Maite Oronoz (informatikan doktore eta IXA taldeko kide)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer da naturala?

Y es que lo que lo natural, parece que es trabajar según esquemas en los que el protagonista del proceso de aprendizaje sea el alumno, que construye -con sus compañeros y ayuda del profesor- un conocimiento en el aula. O al menos esa es la metodología -a la manera constructivista- en la que la mayoría de los profesores ELE se reconoce. Sin embargo, a la hora de elaborar actividades 2.0 en la red el “director de orquesta” -metafora de un amigo durante el congreso- es
el profesor, que es el que dice cómo, cuándo y porqué se hacen las cosas, que para eso es el pedagogo, el experto que conoce la mejor manera en que sus alumnos deben aprender. Mientras tanto, los músicos replican en la red procedimientos más bien propios de los años 70, rellenando huecos y realizando actividades conductistas diseñadas en Hot Potatoes o en forma de WebQuest. En definitiva, desnaturalizando un espacio donde, mal que a muchos les pese, los alumnos se sienten como pez en el agua…

— David Vidal

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LdeLengua 25

Tradizioa da honez gero Atoan honetan LdeLengua podcastaren saio berrien berri ematea, eta ez dugu galduko. Oraingoan Tiscar Lara izan dute mintzakide.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Literatura-mapa hizkuntza ikasteko

UABeko gaztelania sailean eleberri baten gainean ari dira Bartzelonako mapa bat egiten ikasleekin. Helburu bat, besteak beste, jakintza partekatua eta ikaskuntza kolaboratiboa sustatzea.

Via: Nodos Ele.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez