sare sozialak

16
Ira
2009
16:44

Sare sozialak berrikuntza

Gipuzkoako Udal Euskaltegiek bi berrikuntza aurkeztu dituzte: 4. maila eta sare sozialak. Ez dakit zehazki azken honetan zer asmo duten. Twitter eta Facebook aipatu baino ez baita egin artikuluan.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Ira
2009
01:01

Facebook aurrez aurreko irakaskuntzaren osagarri gisa

Ainhoa Ezeizak Facebook erabili du lehengo ikasturtean gaztelania irakasle lanetan, eta orain esperientziaren gaineko gogoeta eta ondorioak ekarri dizkigu, sare sozialak hedatzen ari diren honetan, hizkuntzen irakaskuntzarako aplikazioa nondik nora garatu daitekeen argi azalduta eta arrazoituta.

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2009
18:30

Sare sozialak eta ikasleak

Mesfidantza ugari sumatzen da giza sare, ikasle eta hezkuntzaz hitz egiten denean; nik, behintzat, hala bizi izan dut galdetu didatenean. Nire ustez, sare hauen filosofia eta funtzionatzeko era guztiz bat datoz hezkuntzaren hainbat helbururekin: irakasleok eta ikasleok gune partekatu bat izan dezakegu elkarrekin lan egiteko, mota guztietako edukiak trukatzeko, partaidetza sustatzeko… Ikasleek eskolako sarea, lanerako tresnaz gain, euren adierazpen gunetzat hartzean egon al daiteke arrakastaren giltza?

— Maite Goñi

IKTeroak-era (Ikasleak eta giza sareak) ekarri digu Maitek Hik Hasi aldizkariaren 138. zenbakian publikatu duen artikulua: "Sare sozialak hezkuntzan, alde batera utzi edo aukera baliatu".

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mar
2009
11:47

LangoLab: hizkuntzak ikasteko bideoak eta testuak

Interneten beste zerbitzu bat hizkuntzak ikasteko. LangoLab honek Youtube-tik hartutako bideoklip batzuei transkripzioa gehitu eta azpititulu modura jartzen du. Horrekin batera aukera ematen digu transkripzioko hitz batean klikatuta leihotxo batean haren esanahia kontsultatzeko, edo oharrrak eta galderak egiteko hitz horren inguruan.

Bideoez gain testu idatziak ere eskaintzen ditu irakurgai modura, eta blog batzuk ere badaude. Guztietan ematen du aukera hitzen esanahia kontsultatu eta oharrak eta galderak egiteko. Azken batean Aizu! eta HABE aldizkarietan adibidez ikasleari irakurtzen laguntzeko erabiltzen denaren antzeko sistema (alboko hiztegitxoa) ekarri du internetera  LangoLab honek, garatuago eta osoagoa.

Hitz gehienetan oraindik  ez dugu definiziorik aurkituko hala ere, hiztegiekin arazoak dituztela ematen du. Dena dela, hitzen adierak aurkitu eta iruzkinak egiteko leihotxo hori oso interesgarria iruditu zait, horretarako eta beste gauza batzuetarako, ikaslearen idazkietan iruzkinak egiteko adibidez.

Wwwhat's New-n ikusia.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mar
2009
18:50

Sanbit: hizkuntzak ikasteko beste leku bat

Interneten ugaltzen ari diren hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko zerbitzuetan bat gehiago. Sanbit hau, sarrera ikusita, lau trebetasunen lanketatik praktikara eta hizkuntz-trukera doala ematen du. Sakonago aztertu beharko da.

Post-TICen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2009
18:16

Hizkuntzak ikasteko sare sozialak

Artikulu interesgarria Wwwhat's new-n. Mundu honetaz interesa daukanarentzako abiapuntu izan daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Ots
2009
17:12

Komunikatzen

Hizkuntza komunikaziorako tresna da, ezta?

Komunikariak bisitatu

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2009
15:27

Zulozale.com: gazte euskaldunentzako sare soziala

Sare sozialak gora eta behera gabiltzan honetan, gazte euskaldunentzako gune hau proposatu digute. Beste aukera bat.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urt
2009
02:53

Sare sozialen aplikazio pedagogikoak

Juan de Harok aurkezpen hau prestatu du bere zentroan egiten ari den esperientzia ilustratzeko. Horrez gain Pilar Sorok egin dion elkarrizketa entzun dezakezue, edo Juanen mapa mental hau ikusi.

Sare sozialak modan dauden honetan euskararen irakaskuntzan zelan aplikatu pentsatzen hasi beharko genuke. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Aza
2008
21:52

I want to speak: hizkuntzak ikasi-praktikatzeko beste gune bat

I want to speak hizkuntzak ikasteko komunitatea da, Tandem metodoa du oinarri, hau da, trukearen bidez praktikatu eta zuzentzea.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Aza
2008
01:14

Facebook-en euskara praktikatzen

100 lagun inguru batu dira Facebook-eko "Praktikatu gurekin" taldean.

Kontuz honelakoekin! Wink

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Urr
2008
00:20

40

Baietz 100era 41era heldu

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urr
2008
15:24

16 gara

Eta Potatok kantatzen zuen modura: "... y sigue subiendo gente"

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urr
2008
00:14

Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntz ikas-irakaskuntzan

Interneten endredatzen kasualitatez topatu dut azken Hizpideko artikulu hau Archive.org-en. PDFn jaitsi daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Ira
2008
01:15

Hizkuntza ikasleen sare soziala sortzen

Yomemicontigo gaztelania ikasleentzako sare soziala sortzeko proiektua da. Hastapenetan dago, baina artikulu honetan egin duten software aukera azaltzen dute. Zergatik Drupal eta ez Elgg edo Moodle adibidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia