30
Ira
2008
01:15

Hizkuntza ikasleen sare soziala sortzen

Lotura

Yomemicontigo gaztelania ikasleentzako sare soziala sortzeko proiektua da. Hastapenetan dago, baina artikulu honetan egin duten software aukera azaltzen dute. Zergatik Drupal eta ez Elgg edo Moodle adibidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dolphin ez dut ezagutzen,

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Iraila 30 - 09:02(e)an.

Dolphin ez dut ezagutzen, beraz, ezer gutxi esan dezaket. bat nator Moodle-en inguruan dioenarekin. Geroz eta zalantza gehiago sortzen ari zaizkit Moodle-en erabileraren inguruan (nola azaldu kezka hauek Moodlezale amorratuak ditudanean nire inguruan? ;-). Ez ditut ikusten, ordea, Elgg-en inguruan berak azaltzen dituen arazoak. Garatzaile eta kode mailan aplikazio bizia eta nahiko erabilerraza dela esango nuke; eta jarduerak diseinatzeko aukerarik ez duela garbi dago baina Elgg ez da horretarako bereziki sortu den tresna bat.

Drupal (Moodle-en antzera) aplikazio sendoa da eta funtzio erantsiak eskaintzen dioten modulu zerrenda luzeak ditu aukeran baina horrek berak aplikazioaren diseinua, egituraketa eta mantenua nahiko konplikatuak bihurtzen ditu. Ziur aski Drupal sare sozial bezala konfiguratzeko aukera egongo da baina ez dakit eskatzen duen lanak justifikatzen ote duen bere erabilera.

Ni ere aurtengo ikasturterako antzeko zerbait egin nahi dut nire ikasleekin. Gai berria tokatu zait (Mundu Garaikiderako Zientziak) eta aukera polita daukat bide berriak erabiltzen hasteko. Egin dudan planteamenduan hiru aplikazio ezberdinen erabilera planteatzen ditut, hasiera batean: Ning sarea, Google Sites ekoizpen tresna moduan eta gelako bloga iritzi artikuluak biltzeko.

Tartetxo bat hartzen dudanean (geroz eta zailagoa gertatzen ari den zerbait, portzierto) emango dut honen berri.

Zer egin nahi duzun, hura erabili.

benito (e)k bidalita 2008, Iraila 30 - 10:20(e)an.

Aintzat hartu behar da mezu horren kontestua. Hizkuntza ikasleentzako sare soziala eratu nahi dute Yomemicontigo horrekin, aplikatu nahi duten eredua ez da online ikastaro klasiko batena, ezta ikastaroak sortzearena ere, horregatik baztertu dute Moodle gehien bat. Elgg-ek ere ez ditu euren behar izan guztiak asebetetzen, eta Drupal da aukera egokiena haien ustez.

Baina kontuan hartu proietu horren atzetik programatzailea (mezua idatzi duena) dagoela, horrek zailtasun teknikoak nahikoa leuntzen ditu neurri batean. Eta proiektuan Lola Torres ere badabil, hizkuntzen i(ra)kaskuntza eta teknologiaren aplikazioan  ikusmolde berritzaileen aztertzaile bizia. Beraz, seguruenik asmoa eta partaideen konbinazio horren ingurumarian azaldu behar da aukera hori, hau da, ezin dugu hau hartu konparatiba absolutu bezala. Beste proiektu edo partaide batzuekin aukerak desberdinak izango dira seguru aski. Kontua beti ahalik eta aukera gehien zabalik edukitzea da nire ustez, ez tresna perfektua bilatu eta hura jainkotzea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hizkuntza ikasleen sare soziala sortzen

Sindikatu edukia