mintza-praktika

21
Ira
2011
16:36

Euskaldun errudun

Sustatura bidali duten mezuan erakutsi digute Tandem fundazioak euskaldunoi buruz zer gomendio zabaltzen duen. Tandem-ek hizkuntz-trukeak antolatzen ditu, euskara praktikatzeko aukera ere ematen du, hori bai, euskaldunokin jardun nahi dutenei abisua ematen die: "The rule "innocent until proven guilty", as is common in Western Europe, does not always apply in the Basque Country."

Euskaldunok ez gara berez errugabeak, Tandemen ustez behintzat. Dorpea benetan (bai, beste hainbat epiteto ere okurritu zaizkit).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abu
2011
10:51

Bizitza, euskara, gogoa eta adina

Nik euskaraz bizitza gogo handiz hartzen dut, gero adinarena beste kontu bat da, baina beno

— Jose Luis (Berbalaguna)

Mahatserriko Berbalaguna (Berton aldizkaria)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Abe
2010
18:35

Arabako Mintza Eguna

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako Mintza Eguna ezaguna dugu, Araban herrialdeko praktikarientzako Mintza Eguna antolatu dute urtarrilaren 15ean Gasteizen.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Abe
2010
13:18

Euskara bidelagun: Aiaratik bideoa

Aiarako Berbalagunek eta Aiaraldea.com atariak spot hau prestatu dute Arabako bailara horretako biztanleak euskara praktikatzera animatzeko.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Aza
2010
01:37

Mintzalaguna, Berbalaguna, Mintzakide

Euskadi Irratiko Amarauna saioan mintza-praktikan ari diren hiru egitasmo sinonimorekin jardu dute gaur.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Mai
2010
15:03

Mintzodromoak Donostian

Bagera elkarteak eta Donostiako sei euskaltegik euskara praktikatzeko hitzodordua eta lekua jarrita "Mintzodromoak" antolatzen hasiko dira. Lehenengoa bihar, maiatzak 26 Antiguako Doka kafe-antzokian.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mai
2010
15:13

Mintzaeguna 2010: Arrasaten aurten

Iaz Gasteizen eta aurten Deba Goiena aldera, Arrasaten ekainaren 6an.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Mar
2010
23:06

Aizu! merkeago mintza-praktikarientzat

Mintza-praktika egitasmoetan parte hatzen dutenek (mintzalaguna, berbalaguna eta abar) Aizu! aldizkaria merkeago jasotzeko aukera izango dute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Ira
2009
14:06

Mintzatzen hasteko gomendioak

Garaigoikoan AEK-k egindako ataza batetik(pdf) euskara ikasleentzat mintzatzen hasteko gomendio sorta bat atera dute.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ira
2009
00:42

Tandem ikaskuntzaz

Enric Serrak artikulu sorta utzi digu uda honetan Tandem ikaskuntzaren inguruan. 6 artikuluko sorta El Aprendizaje Autónomo de Lenguas en Tándem liburuaren iruzkinetik hasita.

Liburu horren pasarte batzuk Google Books-en aurkitu daitezke.


 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Eka
2009
17:43

Zeledon eta brontzea

Atzo Gasteizen Mintzeguneko ibilbideari errematea emateko Joxean Sagastizabal idazleak testu hau irakurri zuen Zeledonen estatuaren ondoan. Brontzea eta Zeledonen hizkuntza hizpide. Eta Gasteizko animazioa atzetik (nork dio Gasteiz hiri aspergarria dela?).

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Abe
2008
17:50

Txorierriko berbalagunen bloga

Berba-mintzalagun egitasmoen beste blog bat. Loiuko aireportuaren inguruetan hegazkinak baino askoz gauza gehiago pasatzen dira. Aikor!

Zabaldu.com-en bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Aza
2008
14:41

Berbalaguna berbetan

Sestaoko berbalagun baten berbak.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Mai
2008
17:01

Munduko euskaldunekin praktikatzeko hitzordua

Mundu guztiko euskaldunontzat txatean euskaraz egiteko hitzordua.

Zabaldu.com-en bidez. 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Ots
2008
01:06

Mintza-praktika klaseak

Iñakik laguntza eskatu eta Maribelek erantzun. "Clases de conversación", gurean zelan deitzen zaie? Mintza-praktika klaseak, mintza-taldeak...? Mintzamenaren lanketan hausnartu beharreko batzuk egosten hasteko motiboa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia