Alfabetatzeari buruzko ikerketa Nafarroan
2011, Urria 12 - 09:51 — benitoNafarroako Ipar-mendebaldeko eskualde batzuetako euskara zerbitzuen ekimenez alfabetatzeari buruzko ikerketa egin da bertako biztanleen artean. Ondorioen artean, besteak beste:
Es posible aprender euskera -leer y escribir- y cambiar las costumbres lingüísticas -del castellano al euskera-. La experiencia de los participantes en el estudio lo confirma.
Euskararen ezagutza, erabilera eta jarrerei buruzko ikerketa
2011, Urtarrila 21 - 13:39 — benitoEusko Jaurlaritzak zabaldu du Euskara: erabilera, jarrerak, politikak (pdf) ikerketa. EAEn jasotako informazioan oinarrituta datu deigarriak ditugu: %22k baino ez du ezer ulertzen euskaraz, %39k ez du ezer hitz egiten... Datu bilketa guztiak bezala arretaz irakurtzekoa, eta zer esana ematekoa ere bai.
Euskararen zailtasunaz
2011, Urtarrila 7 - 20:28 — benitoHala ere, zabalduago egon da euskararen zailtasunaren inguruko topikoa. Esaten zen deabruak ere ezin izan zuela euskara ikasi Euskal Herrian egon ostean. Eta horri lotuta deabruaren morroien hizkuntza zela esatera ere ailegatu izan ziren batzuk. Esan beharra dago ez omen zela horren zaila haurrek erraz ikasten zutenean. Ez daude hizkuntza zailagoak, baizik eta norbanakoaren hurbil edo urrunekoak
Euskaldunon inguruko topikoak aztertuta Itzalak harturik saiakera egin du Kepak, eta Juan Zelaia saria irabazi ere bai.
"Historian zehar euskaldunez zabaldutako topiko askoren atzean interes jakin batzuk egon dira" (Noticias de Navarra)
BCBLn akuri
2010, Iraila 10 - 17:13 — benitoArgiako Onintza Iruretak Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroaren ikerketa batean hartu du parte "akuri" modura, eta orain artekoaren esperientzia bitxia kontatu digu. Jarraituko du gainera.
Hiztegia irakurketaren ostean azaltzea
2009, Abuztua 30 - 03:12 — benitoELT Journal-en azken alean ikerketa bat plazaratu dute, bertan irakurmena praktikan jartzean hiztegiaren azalpen zuzena oso lagungarria dela ondorioztatu dute (ondo ulertu badut).
Artikuluaren laburpena baino ez dago hor, artikulu osoa irakurtzeko harpidetu egin behar da (28 $).
Erdaldun (elebakarrak) eta euskara
2009, Apirila 29 - 15:24 — benitoErdaldunek euskararen inguruan dituzten jarrera eta aurrirititziei buruzko ikerketa aurkeztu dute gaur. Datuen artean %55 euskararen mundutik hurbil sentitzen ei dira, %25ek interesa dutela, eta %65 inoiz saiatu dela euskara ikasten.
Lehengo egunean publikatu zen mapa soziolinguistikoan ematen diren datuen arabera honako kopuruak izango genituzke ggb. Erdaldun elebakarrak 910.000 inguru badira, 505.000 hurbil sentitu, 225.000 zerbait egiteko prest, eta 592.000 saiatu dira inoiz ikasten.
Eta zenbakiekin hasita, urtero 40.000 inguru ibili badira euskara ikasten eta horietatik ia 600.000k jarraitzen badute erdaldun elebakar izaten, horrek esan nahi luke helduen euskalduntzean 15 urtetako "uztak" galdu ditugula, ezta?
Ikerketa baterako laguntza eskaria AEBetatik
2008, Maiatza 11 - 15:58 — benitoFacebook-en bidez (aspaldian kasu egin barik) duela hiru hilabete inguru heldu zen eskari hau. Atlantako Emory unibertsitateko ikasle batek behar du elebitasuna eta nortasunaren inguruko lan baterako hain zuzen ere.