nortasuna

2009 irailak 14 18:00

Hizkuntza nortasun eraikitzaile nagusia?

Euskal Herriari dagokionez, ez al dugu bada gure herria ere euskararen herria? Salbuespenak salbuespen, aho batez onartutako definizioa. Alegia, euskararen baitan sozializatutako gizataldeak sortutakoa. Euskararen baitan diogu, eta ez euskararekin, gainerako elementuak (kultura, lurraldea, historia, pentsamendua, balioak...) hizkuntzaren baitan baizik ezin baitira sozializatu gizakiaren eta gizataldearen nortasuna eraikitzeko. Euskara ez da beste elementu bat gehiago gure herriaren identitatean, oinarria bera da. Bera gabe gainerako ezaugarriak hutsaren hurrengo dira.

— Joxe Manuel Odriozola

Hizkuntza dominatzailea (Berria: 09-09-12)

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 14 11:15

Juli Palou: Nortasun kultur anitza eta eleanitza eraikitzen

Juli Palouk lehengo ostiralean ekitaldi akademikoaren hasiera ekitaldian eman zuen hitzaldiaren laburpena publikatu dute erabili.com-en.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 08 16:06

Chino

Cuaderno Interculturalen film labur bitxi hau ikusi dugu. Txinarra izan nahi duen espainiarra da protagonista, eta bakarrizketa modura bere asmoen berri ematen digu.

Kulturen arteko bidaietan agertu ohi diren konplexuak, aurriritziak, esperantzak eta ilusioez hausnartzeko modukoa iruditu zait. Ez dakit (dunno), pentsa litekeen baino hurbilagoak egin zaizkit pasarte batzuk.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 26 15:57

Hizkuntza aldatzeak nortasuna aldatzen du ikerketa baten arabera

AEBetan egindako ikerketa. Gaztelaniaz eta ingelesez gauza berak pertzepzio ezberdinak eragiten ditu. Eta euskaraz?

Zabaldu.com-en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 maiatzak 11 15:58

Ikerketa baterako laguntza eskaria AEBetatik

Facebook-en bidez (aspaldian kasu egin barik) duela hiru hilabete inguru heldu zen eskari hau. Atlantako Emory unibertsitateko ikasle batek behar du elebitasuna eta nortasunaren inguruko lan baterako hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez