ikaslea

18
Ira
2008
01:03

Zergatik erabili hizkuntza?

Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna?

— Malores Etxeberria

Gipuzkoaeuskara.net-en argitaratutako artikuluan: Erabiltzeko maitatu.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ira
2008
10:42

Atarikorik ez

Nire botoa beraz, ezezkoa da. Atariko proben kontrakoa. Gure kasuan, euskarazkoan. Eta proba pasibo eta mikrolinguistiko guztien kontrara ere bai, gure hizkuntza azterketetan, euskararen lehenengo hiru mailetan (4.a beste gauza bat da). Baina eta aldi beran, idatzizko sormenari ere oso leku apala eskainiz (edo batere ez) lehenengo bi mailetan. Eta are hirugarrenean ere, ahozko gaitasun sortzailearen menpekoa behintzat. Eta oso pisu neurtua emanez ere maila hauetan guztietan zuzentasun gramatikalari (hainbat eta eskasagoa noski, maila baxuagoetan), eta beti, komunikagarritasunaren, ulergarritasunaren, eskatutako ataza betetze mailaren, jarioaren, aberastasunaren, beste hiztunekiko interakziorako gaitasunaren eta antzekoen aldean. Zorionez, gero eta gehiago ari direnak kontuan hartzen gaur eguneko zenbait azterketen ataletan ere, nahiz orokorrean ez nahikoa oraindik ere, uste dugu.

— Bittor Hidalgo

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Uzt
2008
12:10

Motibatuta mantentzeko

Voices en Español blogean gaztelania ikasten motibatuta jarraitzeko bost aholku eman dizkigute. Funtsean:

  1. Helburu berriak jarri eta haietan fokalizatu.
  2. Hitz egin zeure artean ikasi nahi duzun hizkuntzan
  3. Hizkuntz-trukaketak egin
  4. Bilatu mintza-taldeak edo hitz egiteko koadrilak
  5. Egin opor txiki batzuk hizkuntza hitz egiten den leku batean.
2.8
Batez bestekoa: 2.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Api
2008
01:33

Apalogia

...mendizaleak esperientzia eta ibilbide samurragoak behar eta estimatzen dituen bezala, akaso hiztunak ere lorgarritzat joko dituen erregistroak eta hizketa-moldeak ere baloratuak eta onargarriak direla sentitu behar du. Hitz-gakoa, akaso, “naturaltasuna” da. Alegia, hiztun bikainaren eta jasoaren labela izan gabe ere, natural, eroso –eta duin?– agertzen den hiztun arruntaren eredua.

— Dabid Anaut

Argiako Apalogia artikulutik aterata.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ots
2008
08:36

Ustelik gabeko usteak

Nahiz eta jende askok euskara jakin, ez du erabiltzen, zergatik? Erantzuna oso sinplea da: hizkuntza bat erabiltzeko berezkotzat hartzea ezinbestekoa da.

Euskara bultzatzeko ideia nagusia hauxe izan daiteke: edozein hizkuntza altxor bat da, beraz, hiztunak aberastu egiten ditu.

A ver si mi amiga Bl..me enseña Vasco, poder leerlo sín traducción, es todo un reto..y me gustan los retos.

Un bisou Joseba.

 

— M. G. eta Selma.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2008
16:19

Estoy preparando unas especificaciones de examen y una prueba hecha de acuerdo con esas especificaciones y me doy cuenta de lo difícil que es este trabajo. Detrás de un buen examen hay mucho trabajo. Ahora ya sé porque la mayoría de pruebas que he hecho como estudiante eran tan deficientes…

— Iñaki
Ibilbidea blogean: Trabajo de ‘Evaluación

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia