15
Ira
2008
10:42

Atarikorik ez

Nire botoa beraz, ezezkoa da. Atariko proben kontrakoa. Gure kasuan, euskarazkoan. Eta proba pasibo eta mikrolinguistiko guztien kontrara ere bai, gure hizkuntza azterketetan, euskararen lehenengo hiru mailetan (4.a beste gauza bat da). Baina eta aldi beran, idatzizko sormenari ere oso leku apala eskainiz (edo batere ez) lehenengo bi mailetan. Eta are hirugarrenean ere, ahozko gaitasun sortzailearen menpekoa behintzat. Eta oso pisu neurtua emanez ere maila hauetan guztietan zuzentasun gramatikalari (hainbat eta eskasagoa noski, maila baxuagoetan), eta beti, komunikagarritasunaren, ulergarritasunaren, eskatutako ataza betetze mailaren, jarioaren, aberastasunaren, beste hiztunekiko interakziorako gaitasunaren eta antzekoen aldean. Zorionez, gero eta gehiago ari direnak kontuan hartzen gaur eguneko zenbait azterketen ataletan ere, nahiz orokorrean ez nahikoa oraindik ere, uste dugu.

— Bittor Hidalgo

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia