habe
Zatoz euskaltegira! HABEren kanpaina
Ikasbilen Zatoz euskaltegira! kanpainaren bideoa, irratiko iragarkia eta afitxa dituzue ikusgai. Hona hemen bideoa:
/>
40.000ak
HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak emandako datuen arabera, 40.000 ikasle baino gehiago ariko dira ikasturte berrian HABEk homologaturiko euskaltegietan.
40.000 hori gure zenbaki magikoa ote da? Urteroko zifra. Biblikotik badauka zerbait 40ak.
2008-09 EAEn ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia
Santurtziko Udal Euskaltegikoek ekitaldiari buruzko informazioa zabaldu dute.
HABE: 2008-09rako prestakuntza ikastaroak
Ikasturte berrirako ikastaro sortaren berri eman dute Ikasbilen. Hona hemen:
Inoiz baino erabiltzaile gehiago Ikasbilen
Ikasbileren erabilera asteotan inoizko altuena izan dela dirudi. Arrazoia? Ni bat ari naiz barruntatzen. Eta zuek?
HABE: prestakuntza ikastaroak udarako
HABEk aurtengo udarako prestatu dituen ikastaroen zerrenda zabaldu du gaur.
PDF honetan daukazue.
Radio Euskadi. Saio berezia
Helduen euskalduntzearen inguruko saioa. 2008/05/04an emititua. HABEko Joseba Erkizia eta AEK-ko Mertxe Mugika berbetan.
Hemen ere entzun ahal duzue:
powered by ODEO
HABE liburutegia 2.0?
(- Azaldu zertan den 2.0 hori.)
- Batetik, programa ez duzu zure ordenagailura ekarri behar. Beste nonbaiten daude programak eta erabili egiten dituzu. Eta dena dohainik. Lehengoan Geni deskubritu nuen, norberaren zuhaitz genealogikoa egiteko baliabide informatikoa. Eta 2.0 horren beste ezaugarri bat: konpartitua dela. Beraz, bibliotekaren ikuspegitik, bibliotekaren erabiltzaileek parte har dezakete gauza mugatu batzuetan; puntuatu egin dezakete liburu bat, adibidez; edota komentario bat egin.
Diario Vascok elkarrizketa egin dio Imanoli: «Hau ez da 'euskal' liburutegi bat, Tibeti buruzko liburua ere badaukazu»
Del.icio.us-eko sustaturako etiketaren bidez.
Ikasten-en blogeatzen
Iñaki Muruak kontatzen duenagatik Ikasten plataforman blogeatzen hasi dira.HABEren liburutegia EHUko partaideei irekita
HABE eta EHUk sinatu duten akordiaren ondorioz (pdf), besteak beste, HABEren liburutegia hizkuntzalaritza aplikatuko gaietarako liburutegi lehenetsi gisa erabiliko du EHUk. Liburuen eta dokumentuen erosketa erakunde bien artean koordinatuko da.
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- hurrengoa ›
- azkena »
Azken iruzkinak