bakarka

01
Aza
2009
13:03

Euskara ikasten eta blogeatzen AEBetatik

Isabel Zialcita filipinarra euskara eta katalana ikasten hasi da, izan ere, leku bietan du jatorria haren familiak eta arbasoen hizkuntzetara hurbiltzea deliberatu du.

Euskara ikasten Boga eta Bakarkarekin dabil, eta EuskoCat blogean ikas prozesuaren berri ematen hasi zaigu. Ikasten duenari buruzko oharrak, aurkitu dituen baliabideak edo ezagutu dituen gauzak biltzen ditu, besteak beste.

I thought it would be a good idea to post some of the things I've learned here. Hopefully, new Euskara-learners will be able to gain new information and native-Euskara speakers will be able to see how non-native speakers see their language.

(Pentsatu dut ideia ona dela ikasi ditudan gauzak hemen idaztea. Horrela espero dut euskara-ikasle berrien eskura informazioa jartzea, eta euskaldun natiboei beste hizkuntza batetik gatozenok euren hizkuntza nola ikusten dugun erakustea)

Animoa Isabel, eta eskerrik asko zure esperientzia konpartitu eta erakusteagatik.

Via: Euskal Kazeta: Basque Filipina Continues Her Journey to Learn Euskera

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia