moodle

23
Api
2010
10:25

MoodleMoot Euskadi 2010

Aurtengo MoodleMoot Euskadiren webgunea dugu bistan. Ekainaren 18an izango da Errenteriako Tknika zentruan, eta programa oraindik osatzen ari den arren, badakigu irekiera saioan Javier Martinez Aldanondo izango dugula.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Api
2010
21:15

AEKren E-gela barrutik


euskaltube.com bideoak | Izenburua: E-gela barrutik | Erabiltzailea: talo

AEK-koek e-gela plataformaren atzetik zer-nor dabilen erakutsi digute bideo honetan. Ondo dago jakitea Wink

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Api
2010
10:34

MS Office eta Moodle uztartzeko plugina

MS Office Microsoft-en ofimatika suite ezaguna eta erabilia  eta Moodle LMS ezaguna uztartzeko plugina garatu dute Microsoft-ekoek. Honen bitartez Moodle ikastaroetako irakasleek Office-tik bertatik kudeatu ditzakete plataformako dokumentuak: igo eta editatu.

Zenbait girotan ez dira oso popularrak aplikazio biak, biana dudarik gabe euren arloan erabilienetakoak dira, eta seguruenik batek baino gehiagok eskertuko du plugin hau, ondo badabil behintzat.

Moodle 1.8 eta 1.9 bertsioekin eta Office 2003 eta 2007 bertsioekin dabil.

Via Genbeta

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Urt
2010
20:30

Hizkuntzaren didaktika: ikastaroa bistan

Ainhoa Ezeizak gaztelaniazko "Didáctica de la lengua" ikastarorako garatu duen Moodle gunea (txuloa, portzierto Wink) bistan utzi digu, material eta baliabide politak edonork ikasteko. Bisitari modura sartu baino ez da egin behar.

Via: @ainhoaeus

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urr
2009
17:31

Moodle-en bloga erabiltzeko ideia

Moodle plataformak eskaintzen duen bloga apur bat berezia da ohiko blogen aldean. Hala konturatu zen Felipe Zayas, eta hartara egokitzen saiatu da bere klasean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Uzt
2009
12:19

Moodle ikastaroak sortu eta konpartitzeko gunea

Atzo euskal+moodle+moot+birra moduko bilkura egin zen Usurbilen, eta dagoeneko lehenengo fruituak ikusten hasi gara. Gune horrekin batera hemen dauzkazue atzoko bileraren emaitza gehiago (gonbidatu modura sartu hasieran galdetzen badu).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Eka
2009
18:08

Anibal de la Torre MoodelMoot Euskadin: slidecast

MoodleMoot Euskadiren antolatzaileek Anibal de la Torrek eman zuen hitzaldiaren slidecast-a (diapositibak eta ahotsa) jarri digute blogean.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mai
2009
18:29

Kutsidazu bidea... Moodle

Deigarria egingo zaigu blog horri ipini dioten izena, baina ez dauka zer ikusirik euskara ikasi-praktikatzearekin edo Ixabelekin. Moodle-en gainekoa da eta gaztelaniaz dago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Mai
2009
14:54

Hemen gaude #mooteu09

Moodle eta, gehien bat, Moodle ez denaz gauza interesgarri asko ikus-entzuten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mai
2009
13:00

Moodlemoot 09: euskara irakasleen unconference-a

Datorren astean egingo den Moodlemoot Euskadiren programan irakasleen unconference bat antolatu da arratsaldean. Interesgarria eta berria.

Twitter-en edukiko duzue informazio eguneratua.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mar
2009
20:42

MoodleMoot Euskadi 2009

Moodlezaleek eta Moodle-en erabiltzaileek hitzordua dute maiatzean Deustuko Unibertsitatean.

Via Josu Orbe

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Ots
2009
12:05

EGA prestatzeko webgunea: informazioa

Sareko Argiakoek egin digute biltze-lana (aupa zuek!). Hemen daukazue atzoko prentsaurreko esperimentalak hedabideetara ekarri duenaren laburpena.

Kazetariekin fidatu bai, baina egileen aho-eskutik jakiteko deseatzen gaude. Animo neska-mutilok! Tongue out

Eguneraketa:

Bideo hau agertu da Euskaltuben

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ots
2009
19:06

Mudle

Grazia egin dit Mondragon Unibertsitateak Moodle atarirako aukeratu duen izena eta domeinua.

Proba bat. Zelan idazten da? Moodel, Mudle, Mudel, Moodle, Modle, Moodele...

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Ots
2009
17:04

Moodle: hamar urte atzera

Aipatu nionean hori irakasletako bati esan zidan baietz, Moodle zurruna dela, baina segurua.

— Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabalek Moodle probatu du lanean, eta hamar urte atzera egitea iruditu zaio: Moodle, amorragarria.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Urt
2009
01:15

LdeLengua 17

Hizkuntzen irakaskuntzari buruzko podcast-aren saio berria (gero eta maizago egiten dutela ematen dit niri). Honetan:

  • Sevillako Encuentro Práctico
  • Jane Arnold: afektibitateaz eta.
  • Victoria Castrillejo Moodle tailer baten gainean.
  • Eta... MdeMoodle podcast berria. Eta berton ezaguna egiten zaidan neska bat... Entzun ezazue, ea zuek ezagutzen duzuen. Nondik ezagutzen dut ba? Wink
5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia