31
Urr
2009
12:00

Barakaldokoa naiz eta...

Aitortu behar dugu: NAZKATUTA GAUDE. Euskaraz eta Barakaldoz hitz egiten denean badirudi Barakaldo dela EUSKARA TXARRAREN PARADIGMA edo barakaldarrok ez dugula inoiz euskaraz hitz egingo. Egunero eta urtero euskaltegietako irakasleok eta ikasleok egiten dugun ahalegina ez du inortxok ere kontuan hartzen eta euskaldun barakaldarra “rara avis” da fauna euskaldunean bere meritua goraipatu beharrean.

— Euskerabili

Euskerabili helduen euskalduntzean ditugun ikasgelako blogetako bat da. Aspaldian dabil lanean eta urtero-urtero etortzen da bueltan aktibitate eta baliabide gehiagorekin. Gaurkoan ikasleei proposatutako gogoeta horrekin besteoi ere eman digute zer pentsatua.

Eta pentsatzen jarrita, Barakaldo zerbaiten paradigma bada, gurean blogekin lan egiteko eredua eta ideia-iturria izan daitekeela pentsatu dut. Ezta?

Euskaldun petoak garelako (Euskarabili)

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun poetak

iturri (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Urria 31 - 14:56(e)an.

Arrazoi osoa dute/duzue.

Grazia egin dit ikusteak euskaldun petoak eta euskaldun poetak artean, bi letra daudela soilik. Tokiz aldatutako bi letra.

ese jonan de barakaaaaaaaaaa!!!!

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Azaroa 3 - 18:30(e)an.

Barakaldo=MaxCenter=IKEA=tunninga... Bai, zoritxarrez Barakaldo (eta Far West oro har) aipatzen denean horrelakoak burura etortzen zaizkie askori. Eta zer ostia, egia ere bada!
BECeko finalera hurbilduko zaretenoi herritik buelta bat ematera gomendatzen dizuet, berton euskaraz bizitzeak zenolako meritua duen ikusteko.

peripherikook zutunik, baskoa defenda daigun!
(gure gerra oihua izan daiteke?)

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Barakaldokoa naiz eta...

Sindikatu edukia