08
Eka
2009
20:22

Wordnik: horrelakoak izango dira hiztegiak?

Lotura

Via Wwwhat's New Wordnik zerbitzu hau ezagutu dugu. Hitz bat bilatzeko esan eta denetariko informazioa emango digu: hiztegietako definizioak, argazkiak, twitter-eko aipamenak, adibideak, antzeko hitzak, erabileraren estatistikak... Horrez gain, erabiltzaileek aukera dute hitzei informazioa gehitzeko: etiketak, oharrak...

Gaur berton Euskaltzaindiak OHE sarean ez duela ipini kexu ibili gara hemen. Bitartean, etorkizuneko hiztegiak nolakoak izango diren erakutsi digu Wordnik honek?

Ohi bezala, ingelesezko hitzekin funtzionatzen du gehien bat. Adibide modura hemen daukazue basque hitzaz dioskuna.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Wordnik: horrelakoak izango dira hiztegiak?

Sindikatu edukia