espazioa

30
Aza
2010
14:10

Etorkizuneko ikasgela

Slate aldizkariak etorkizuneko ikasgela diseinatzeko lehiaketa antolatu, eta irabazlea Greg Stack eta Natalie Nesmeainova arkitektoek proposatutakoa izan da. Gela handia etxe barruko elementuak kanpoko batzuekin lotuta, eta proposamen tekniko interesgarri batzuk.

Via Nodos Ele, eta bertan Lola Torresek egin duen galderari emango diogu oihartzuna: Hizkuntzak ikasteko gela batean zer elementu beharko genituzke? Zer nolako espazioa behar dugu hizkuntzak ikasteko?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Eka
2009
22:28

Ergonomia pedagogikoa

Jakintza Ikastolaren ingurutik datorren bideo hau topatu dugu Youtuben @jolaus-en bidez. Ergonomiaz gurean ere egin beharko litzateke berba, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Mar
2009
22:56

Ikasteko espazioaren diseinua

...when the focus of attention shifts from the content to the learning activities and human interactions around which that content is situated, social learning and evolving communities of practice will enrich future learning

— Shirley Dugdale

Arretagunea ikasteko edukietatik pasatzen bada edukiok kokatuta dauden ikasteko aktibitateetara eta pertsonen arteko elkarreraginera, ikaskuntza sozialak eta sortuko diren praktika-komunitateek ikaskuntza aberastuko dute etorkizunean.

John Seely Brown and Richard P. Adler, “Minds on Fire: Open Education, the Long Tail, and Learning 2.0" artikuluan esandakoa laburbildu du Dugdale-k Educause agerkariko artikulu honetan: Space Strategies for the New Learning Landscape (Espazio estrategiak ikas-paisaia berrirako).

Proposamen interesgarriak egiten ditu unibertsitate batean ikasteko espazioak antolatu eta hedatzeko.

Via Aprendre Llengües: [248] Conquerir els espais d'aprenentatge

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia