ikasleak

Nire (bigarren) hizkuntza

Así que dejé los libros y abrí mi mente. De tal forma que acabé hablando como ellos y es por eso que la gente, que no me conoce de antes, cree que soy de aquí desde siempre.

— Uxue

El baúl de los sueños blogean Euskal Herrira aspaldiaen etorri zen Uxuek euskararekin eta euskaldunekin familian izan dituen bizipenez eta ikasteko egin duen bideaz kontakizun ederra eta gogoeta politak utzi dizkigu.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasten amaitu, noiz?

Hamazazpi urterekin hasi nintzen euskara ikasten. Institutuan Euskal Kultur Talde bat sortu genuen eta euskara-ikastaroak antolatu genituen. Ordutik hona euskara ikasten jarraitzen dut, baina ez euskara bakarrik, baita ingelesa eta gaztelania ere. Hizkuntzak biziak dira, zabalak, eta ikaskuntza-prozesuak ez du amaierarik.

— Roberto Moso

Roberto Mosorekin musikaz eta hizkuntzaz (Habe aldizkaria - Ikasbil)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zama kentzeko, bloga

...gaurko ikasleak, euskara-azterketak direla eta, nahiko nazkatuta daude eta euskara gozatu beharrean, hizkuntza gorrotatzen hasi dira. Horregatik, nik uste dut jarrera hori
saihesteko oso bide ona izan daitekeela blogarena, horrela euskara zama izatetik zaletasun bat izatera pasatzen baita.

— Elena (El euskaltegi)

Elkarrizketa egin diote gure Elenari HABE aldizkarian (pdf, 8. orr.). Eta blogari klasikoen antzera berak eman digu albistea: Hau bizitza, hau!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zalantzak eta desadostasunak bis

Badaukat zalantza bat, eta nire irakaslea eta biok ez gaude ados :-O

— Ikasle bat

Itzul posta zerrendan bigarrengoz ikaslelaren zalantzak eta desadostasunak...

2
Batez bestekoa: 2 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ipuin (grabatuen) lehiaketa

Euskara ikasle eta mintzakideentzako ipuin lehiaketa berezia antolatu du Altsasuko Kima elkarteak. Mailen arabera bi kategoria daude sariketan, baina horiekin batera hirugarren bat, ipuin grabatuena, hau da, ahoz kontatutako ipuinen grabazioak aurkeztu daitezke kategoria horretan.

Ideia originala eta interesgarria duda barik.

Topagunearen bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arraldeko euskaltegia?

Goenkale telebista saioarekin euskara ikasi duen horietakoa naizela esango nuke

— Juanjo Alvarez (UNEDeko zuzendaria Bergaran)

Juanjo Alvarez: "Euskara mundu zabala da" (HABE aldizkaria). Ikasbilen ere badago.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Donald

Donald ingelesa da, urteak daramatza erretiratuta, Londresen bizi da, eta euskara ikasten ari da hango unibertsitate batean. Gure hizkuntzarekiko aparteko interesa dauka, eta, egunero, euskal egunkarietako izenburuak irakurtzen ditu hiztegiaren laguntzarekin.

— Garazi Goia

Donald (Larrepetit - Berria)

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasleek uste baino gehiago egiten dute lan

Ez ezazue "auto-z" hasten den ezer pentsatu, ikasle batek bota du baieztapena. Eskerrak baten bat konturatu dela, ezta?

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Meritua edo plazerra

Es, sencillamente, un placer

— Nicolas Bernies

Gasteizen bizi da Bernies Quebecarra. Euskara ikasi du eta erabili ere egiten du. Bereak meritua daukala esanda horrela erantzun du.

Noticias de Alavako erreportaje interesgarri honetan irakurri dugu: Euskara lau haizeetara.

Gasteizen bizi diren lau euskaldunen berri eman digute erreportajean, irakurtzeko modukoak lauren istorioak. 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak berbaz

Ikasle batzuen testigantzak jaso ditu Berriak AEKren euskaltegi batean. Goi mailako ikasleak dira berauek, ibilbide desberdinak egindakoak

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez