etorkinak

13
Ots
2009
20:16

Etorkin petoak.. eta euskaldunak

Erreportaia polita egin zuten "Bi Errepideak" saioan. Jatorri txinatarreko neska euskaltegian ikasten dabilena, eta Ondarroan butano banatzaile dabilen egipziarra. Euskaldunak biak, duda barik. Euskaltegia eta euskara ikasteaz zertzelada interesgarri batzuk utzi dizkigu Monikak gainera.

Gai erakargarria berriro urruneko etorkin euskaldunena, Ez dakit Korrika 16ren "Ongi Etorri" horrekin interesa indartu egin den.

Postdata saioan adibidez euskararen soinuaz maitemindu zen Shahid pakistandarrari entzun ahal izan genion:

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Ots
2009
20:34

Aukera guztiak

Gero, kalean ere ikasi nuen hitz egiten. Etxean ere beti euskaraz hitz egiten saiatu naiz; elizara ere joaten naiz mezatan euskara entzuteko. Ditugun aukera guztiak baliatu behar ditugu ikasteko

— Mohamed Mebarki "Rami"

Bidaia Intimoak filmean batzuek ezagutu dugun Rami da hori. Lehendik Erlo Telebistako ikusleek "Gure saltsan" saioan ezagutu zuten. Gure saltsan saio horri buruzkoa da hitzak jaso ditugun erreportaia: Etorkinak euskaraz Erlo Telebistak hamar atzerritar bildu ditu "Gure saltsan" saioan (Le Journal du Pays Basque)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2009
05:15

Bidaia intimoak: aurkezpenaren albistea

ETBn Bidaia intimoak-en aurkezpenaz albiste hau eman dute, Jon Maia egilearen hitzak barne.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2009
13:15

Bidaia intimoak

Euskaraz bizi nahi dugunon herrira hurbildutako lau pertsonaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Jon Maiak zuzendu du Korrika 16rentzat. Atzo aurkeztu zen, eta larunbatean estreinatuko da Bilbon.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2009
13:07

Go native eta kontzientzia txarra

Bada espresio ingeles bat, to go native, etorkinen ahalegin hori zehazten duena: natibo bihurtu, bertakoa egin. Etorkin askok, hainbat bertakok ez bezala, hobeto integratzeko bide gisa ikusten du euskara ikastea. Bertako asko baino bertakoago izateko ahalegin horrek, gainera, boomerang gisako efektu bat itzultzen dio euskarari erreparatzen ez dion bertako bat baino gehiagori: kontzientzia txarra.

— Anjel Lertxundi

Bertakotzen (Hitz Beste). Bidaia intimoak dokumentalaren estreinaldiaren harira.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Ots
2009
16:31

Euskarak paperak lortzen lagundu?

"El euskera ayuda para los 'papeles" izenburua jarri diote El Pais-eko albiste honi. Etorkinentzat euskara lagungarria omen da erregularizazio paperak lortzeko. Arrazoi bakarra dela ez digute adierazi nahi izango, ezta?

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Urt
2009
16:43

Albaniatik Euskal Herrira

No siento la presión de aprender el idioma a la fuerza para ganarme el dinero, porque para mí no es necesario. Sólo lo hago porque me interesa saber cómo se vive aquí y conocer la lengua que hablan los vascos

— Aurel Ibo
Euskal Herriratutako albaniarra

"Quiero ser euskaldun" (Noticias de Gipuzkoa)

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urt
2009
17:36

Aisa ikastaroak finantzatzeko hitzarmena berrituta

Albistearekin batera Aisa ikastaroen datuak ere badaude, partaideak, berauen jatorria...

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Abe
2008
13:20

Zergatik eskatu etorkinari euskara ikasteko?

Etorkinek prozesu hori ulertzeko informazioa behar dute. Ondo azaldu
behar zaie hizkuntzaren normalizazio prozesua, euskarak zein bide egin
duen eta zein egin behar duen

— Amelia Barquín (

Jakin aldizkariaren 165. zenbakian argitaratutako artikulu batean idatzia. ARGIA aldizkariaren 2165. zenbakiko Zergatik eskatu etorkinari euskara ikasteko? erreportajean aipatuta.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Abe
2008
19:03

EAEn etorkinen erdiak euskara ikasi nahi, %0.8k ikasi

CEARen (Iheslariei laguntzeko Espainiako Batzordea) Euskadiko ordezkaritzak egindako Estudio sobre el interés y uso del euskera por parte de la población inmigrante y refugiada ikerketatik atera da gaur albistea hedabideetara.

Ikerketa 2007koa da, eta bertan euskara hurbiltzeko faktore eragile batzuk aipatzen dira: udalerria, umeak eta eskola, etorkinei emandako arreta eta artapen pertsonalizatua...

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Abe
2008
12:05

100 hizkuntzako herria, hizkuntzak eta inmigrazioa

El Correoko erreportajea Ikuspegik eta Amaraunak egin zuten "Hizkuntzak eta inmigrazioa" (pdf) lanaren gainekoa.

Euskal Herrira inmigrazioaren bidez etorri diren hizkuntzak eta hiztunen berri ematen digu lan horrek. 100 hizkuntzata baino gehiagotako hizkuntzak ditugu, batzuk hizkuntza handiak eta beste batzuk hizkuntza minorizatuak. Afrikarrei buruzko aipu hau egin zait deigarria:

A los expertos les bastó una primera toma de contacto para constatar que el continente negro es políglota en su mayoría. Los africanos cambian de acento y gramática con suma facilidad, están habituados a relacionarse con gentes que hablan distintos idiomas y conservan el suyo propio gracias al uso. No les hace falta ningún incentivo o estímulo.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Abe
2008
21:43

Hizkuntzaren mistika

sin el idioma natal una sociedad pierde su soplo místico

— Maurise Baila

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Aza
2008
00:25

Km. 0

(Euskararen) berreskurapena 0 kilometroan jarri eta jauzi kualitatibo bat egin. (...) Hizkuntza Politika osoak (euskara ikasteko eta erabiltzeko aukerak eta arrazoiak emanen lituzkeena) euskaldunduko gaitu denak (etorkinak eta etorkinak ez direnak). (...) Ez zait iruditzen, hizkuntzari dagokionez, bertakoei eskatzen ez dieguna etorkinei eskatzen hasi behar dugunik

— David Anaut

"Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak" jardunaldietan aurkeztutako ponentzia batean.

Garaigoikoatik jasoa: aipua eta informazioa.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urr
2008
18:14

Aisari buruzko elkarrizketa

Tas-tas Irratian Aisa martxan duen Uribe Kostako AEK-ko arduradunari egin diote elkarrizketa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Ira
2008
20:13

Lehen mohikanoa

...orain, jaioterri aldeko periferietara hurbiltzen naizenean, hizkuntza zahar honen lehen mohikanoa banintz bezala sentitzen naiz...

— Irene

Bi loro desagertutako hizkuntza hitz egiten Argian lehengo astean David Crystalen hitzaldiaren harira publikatu zen albisteari ipuin moduko iruzkin luze batekin erantzun dio Irenek. Irakurtzeko modukoa ipuina. Gomendatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia