etorkinak

"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua sarean

Erramun Baxok eta Battittu Coyosek egindako ikerketaren ondorengo libuura sarean jarri du Euskaltzaindiak ohiko pdf formatuan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleak saltzaile

Banaiz Bagara elkarteak euskara ikasten ari diren etorkinekin saltoki ibiltaria antolatu du, sei ikasle eta lau monitorek eramaten dute postua Tolosalde inguruan bereziki. Proiektuaren asmoa lanaren bitartez euskara ikasi eta lan egiteko aukera ematea da.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

NEL proiektua: etxeko laguntzaileek lanean euskara ikasi

Familia euskaldunetan etxeko laguntzaile lanetan ari direnei begira, urruneko etorkinak asko, proiektu interesgarri hau jarri dute martxan Gipuzkoako eskualde batzuetan. Ordu gitxiko tailerretan langileekin eta familiekin lan egiteko asmoa dute, azken hauek langileari euskara ikasten nola lagun diezaioketen landuko da gehien bat, dirudienez.

Proiektuaren sustatzaileak Banaiz Bagara elkarte, Emun Koop., Caritas, Esperanza Latina, Donostia, Buruntzaldea eta Villabonako Udalak dira.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Bidaia intimoak" sarean

Duela bi urte, Korrika 16ren bueltan, Bidaia Intimoak dokumentala estreinatu zen. Lau pertsonak euskararekin izan duten istorioa eta "bidaia" kontatzen digun film gomendagarri hau sarean dugu orain, Argiaren dokumental bilduman hain zuzen ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Google transliterate

Google translate itzultzailea ezaguna dugu honezkero. Baina horrekin batera alfabeto desberdinen artean transliteratzeko tresna hau ere eskaintzen du. Testu bat alfabeto latindarrean idatzi eta munduko hainbat alfabetotan nola idatziko den esaten ditu. Ez du itzulpenik egiten, testua guk ahoskatzen dugun modura alfabeto horretan gutxi gorabehera nola idatzi beharko litzatekeen diosku bakarrik.

Euskara ikastearen inguruan akaso alfabeto desberdina erabiltzen duen jendearekin lan egiteko lagungarria izan liteke. Adibidez "etxea" esaten duguna arabiar alfabetoa erabiltzen duen batek bere alfabetoan idatzita ikusten badu, hizkuntzari itxura hartzen lagundu diezaioke.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzalaguna... Amsterdamen

Hizkuntz-bikoteak, mintzalagunak eta halakoak ez dira gurean bakarrik egiten. Ideia hor dabil aspaldian, etorkinen integrazio lingustikorako bide bezala, eta bertako hizkuntzarentzako ate gisa.

Herbehereetan ere euren hizkuntzaren ateak zabaldu nahi dizkiete etorri berriei, eta Kletskoppen (Jengibre gailetak) bataiatu dute ekimena. Funtsean etorri berriak eta bertakoak harremanetan jarri hizkuntzan eta hizkuntzaren ingurumarian apurka-apurka bertakotzeko.

Via Nodos Ele.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sinpleki

"Adiskidekin mintzatu nahi dut sinpleki" da helburu hautatuena herrikoentzat (%54) eta etorkinentzat (%61). Bigarrena "euskaraz frantsesez bezain ontsa mintzatu nahi dut" da herrikoentzat (%45) baina hirugarrena etorkinentzat (%35). Azken helburua « lanbide bat euskararen bidez eskuratu nahi dut » da bi multzoentzat.

— "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburuan emandako datuak

"Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak asteon. Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosek burutu dute ikerketa landu hau.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ni naiz.... gu gara

Euskaraz bizi eta ikasi nahi duten etorkinetzako ekimen hau dator Hernani-Andoain ingurutik. Eta sarean ere badira.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Errumaniera-euskara hiztegia

Donostian bizi den 16 urteko mutil batek egin du 11.000 sarrerako hiztegia. Aitaren zalantzei erantzuna ematen hasi eta apurka-apuka osatu du lana.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Etxeandia San Frantziskoko gau-eskolako irakaslea hil da

Etxeandia preso ohi bilbotarrak aken urteotan San Frantziskoko gau-eskolako proiektuan kolaboratzaile eta irakasle modura jardun du lanean.

Bakean bego.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez