didaktika

Irakasle baten 2.0 ezaugarriak

JRamonek (blog honetan mezu bakoitza sorpresa atsegina izaten da, benetan) hausnarketa bitxia egin du: zeintzuk dira ELE irakasle baten 2.0 ezaugarriak? Berak argi ohartarazten duenez, ez dira 2.0 irakasle baten ezaugarriak, hizkuntza-irakasle batek web2.0rekin dituen ezaugarri komunak baino.

Grafiko batera ekarri digu hausnarketa eta emaitza harrigarria bezain erakargarria egin zait neuri behintzat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleari nola eskatu gauzak?

Describe tus últimas vacaciones. Y pregunté yo... ¿las vacaciones se describen o se cuentan?
(..)
Escribe una redacción de tema libre (100 palabras). Y pregunté yo... ¿para qué?

— J. Ramón

Klaseko aktibitateen azalpenak nola ematen diren ikastaro batean lantzen ibili ondoren hango gogoetak ekarri ditu J.Ramónek bere blogera: Las instrucciones (1) (JRamon ELE)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hasi gara arazoekin!!!


Irakurketa asko eduki ditzake Zaldieroren bineta honek, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

...ta gitxi gastau (Hizpide 74)

Didaktikak dirua gastatzeko aukera gutxi ematen du

— Pello Esnal

Hizpide 74 ailegatu zait gaur, azalean titular deigarria bada. Pello Esnal erretiratu berriari egin diote elkarrizketa hain zuzen ere, eta titular hori eman die. Edukietan, horrezaz gainera, unibertsitate ingurutik datorkigu Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea ikerketa, Mari Jose Lasheras, HABEko teknikariak Moodle-en wikia erabiltzeko proposamenak eman dizkigu beste artikulu batean, eta Leioako Udal Euskaltegiko Txelis Urainek foroak talde mistoetan (konbinatuak?) erabiltzeko iradokizunak ekarri ditu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideo berriak HABEren formazio sailetik

HABEkoek antolatzen dituzten ikastaro eta hitzaldi asko bideoan grabatu ohi dituzte. Editatu, jaso eta gero liburutegian jartzen dituzte eskuragai. Halaxe egin duten azken urte honetan batzuekin, eta 10 aletan bildu dituzte (pdf).  IFB deitzen da bilduma (Irakasleen Formaziorako Bideo-saila).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Katalana, zer da hori?

Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.

Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.

Via Aprendre llengües

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

BabeliumProject: "mintza-praktikarako" aukera sarean

Sustatun orain agertu da albistea. Eusakara eta ingelesa praktikatzeko gune bezala aurkeztu digute.

Zertan da mintza-praktika hori? Ba, kontatzen digutenaren arabera, bideoen bikoizketan oinarritzen da. Bideo-pasarte batean agertzen den pertsonaia baten papera hartu eta haren bikoizketa egin eta grabatu egin dezake erabiltzaileak, gerora bideoaren gainean bere ahotsa entzun eta aztertu egin dezake.

Deigarria ideia, ona eta baliagarria ere esango nuke. Hori bai, ez dakit noraino deitu dakiokeen "mintzapraktika", akaso ahozko hizkuntza lantzeko ariketak ditugu hor, ez benetako solasaldiak edo hizkuntz-jardunak. Edozelan ere, berritzailea eta interesgarria, ikasleei gomendatzeko modukoa, ahozkotasunaren kezka dutenei ere bai.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atazak mundu digitalean non jarri?

...la cuestión no es si tu tarea es digital o no, más bien es si las has puesto en el sitio adecuado: dentro o fuera de la gran conversación

— Fran Herrera

¿Dónde has puesto tu tarea? (franherrera.com)

Mundu digitalean murgiltzeko aholku onak: ez galdu solasaldia, eta ataza.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko hizkuntza

Eta klaseko gauzak egiteko zer esan behar du ikasleak? Hasiera-hasieran dagoen ikasleak klasean jarduteko hainbat gauza esan behar izaten ditu, eta horiek ez ditugu beti aurretiaz "landu". Gogoeta egin du horretaz J.Ramónek (blog hau gomendagarria da benetan), eta gaztelania klaserako proposamen xumetxo bat ere bai (euskarara itzultzeko arazo handirik emango ez lukeena).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klasean kantuekin lan egiteko 30 ideia

Sinposio baten harira, Gonzalo Abiok klasean kantuekin lan egiteko 30 ideiaren zerrenda ekarri digu, baita kantuen lanketaz hausnartzeko gaiak eta lotura interesgarri batzuk ere.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez