30
Ira
2010
17:21

Klaseko hizkuntza

Lotura

Eta klaseko gauzak egiteko zer esan behar du ikasleak? Hasiera-hasieran dagoen ikasleak klasean jarduteko hainbat gauza esan behar izaten ditu, eta horiek ez ditugu beti aurretiaz "landu". Gogoeta egin du horretaz J.Ramónek (blog hau gomendagarria da benetan), eta gaztelania klaserako proposamen xumetxo bat ere bai (euskarara itzultzeko arazo handirik emango ez lukeena).

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Handi-txiki

benito (e)k bidalita 2010, Urria 1 - 13:01(e)an.

Bai, arrazoia. Horrelako mila kontu txiki ditugu inguruan, eta ez diegu baliorik ematen sarri. Horrelako ideia txikien bilduma nonbait egin ahal bagenu... ummmm...

Txikitasunak

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 1 - 07:53(e)an.

Honelako kontutxoek xumeak dirudite baina ez dira hutsalak. Hara, gurean aspaldi erabiltzen ditugu horrelako txarteltxoak baina gaur konturatu naiz berauen kokapenaren garrantziaz. Guk hormetan jartzen ditugu, ikasgelaren jira-bueltan, baina oraintxe konturatu naiz askoz egokiagoa dela J. Ramónek egiten duena: alegia, beharra dagoen lekuan bertan kokatu funtzioa.
Txikikeriak ala txikitasunak? Enpin, egunero ikasten da zerbait.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia