Ikaslearen autonomia hiltzeko 6 era
2012, Urtarrila 17 - 19:27 — benito@ann-f-k eman digu artikulu honen berri. Ikaslearen ikasteko autonomia eta gaitasuna ezerezteko 6 aholku ematen dizkigu. Ingelesaren irakaskuntzan kokatuta dago, eta ingelesez idatzita.
Itzulpen-legea eginda hauek izan daitezke aholkuak:
- Ikasleren zailtasunak ez hartu kontuan, ez enpatizatu berarekin.
- Hizkuntza azaltzen duzunean emaiozu dena ondo landuta, gidatuta eta mastikatuta. Ez dezala pentsatzeko ahaleginik egin.
- Hautsi konfidantza behin eta berriz erroreak zuzendu eta zuzenduz, eta hutsune eta errakuntzetan arreta jarriz.
- Ariketa deskontestualizatu, despertsonalizatu eta mekanikoak erabili sistematikoki.
- Trebetasunak lantzen dituzunean ez landu estrategiarik, ez eman arretarik gauzak nola egiten diren, inportanteena emaitza da.
- Hiztegia gogoratzeko eta ikasteko bide ezberdinik ez landu.
Ados zaudete? Zerbait gehituko/kenduko zenukete?
Mahara euskara ikastearen markoan
2011, Abendua 10 - 21:39 — benitoLehengo hilean egin zen Moodle moot Euskadi 2011n Josi Sierrak Pedro Lonbide eta Esperanza Romanen arteko elkarrizketa hau grabatu zuen. Pedrok Mahara euskaltegiko beharretara zelan egokitzen ari diren azaldu zuen.
Conocity gunean aurkitu dugu: Mahara en su marco
Motibazioa > autonomia ala alderantziz?
2011, Martxoa 6 - 13:50 — benitoEs interesante ver cómo el significado de la aplicación de las nuevas tecnologías en la educación se modifica radicalmente según la valoremos en una perspectiva o en la otra. Si la secuencia es “motivación ? autonomía”, las TIC se convierten en “envoltorios” que otorgan en el corto plazo un cariz innovador a la educación de siempre.
De la autonomía a la motivación (Carbonilla)
Hiztegia negoziatu
2009, Uztaila 21 - 01:05 — benitoFormacion Ele-n klasean ikasiko den hiztegia negoziatzeko ideia bat aurkeztu digute. Hiztegia landu, hizkuntza praktikatu eta ikas-prozesuan inplikatzea ditu helburu.
Carles Monereo: testuak eta bideoak
2009, Martxoa 15 - 14:10 — benitoBerta Martinezen bidez Carlos Monereo UABeko psikologia irakaselaren hitzaldi pare bat batzen dituen webgunera heldu gara. Ezagutza estrategikoa eta teknologiaren eragina ikaskuntzan jorratzen ditu Monereok gehien bat. Gomendagarriak bideoak eta haren testu idatziak ere bai.
1-ikasi 2-irakatsi
2009, Martxoa 12 - 01:24 — benitoBut you can’t actually teach another person a language; you’ve got to create the conditions and the framework within which people can learn a language. So learning is always bigger than anything teachers can do.
Itzulpen saioa:
Baina zuk orain ezin diozu pertsona bati hizkuntza bat irakatsi; jendeak hizkuntza ikasiko duen markoa eta baldintzak sortu behar dituzu. Horregatik ikastea beti da handiagoa irakasleak egin dezakeen ezer baino.
Europako hizkuntzen portfolioari buruzko elkarrizketa honetan irakurria: David Little talks about the European Language Portfolio (ELP) [PDF]
Eta, azkenotan ohi den legez, Enric Serraren Aprendre Llengües blogetik abiatuta:
[236] Suport a la implantació del Portfolio
Ikasleak eta autoebaluazioa
2008, Iraila 21 - 16:41 — benitoIkasleek beren hizkuntza-gaitasunen berri izatea ezinbestekoa da ikaskuntzaren autonomia garatzeko. Egun dugun arazo larria dela uste dut ikasleek beren hizkuntza aurrerapena ebaluatzeko duten gaitasunik ez. Oso zaila da autoebaluaziorako gai den ikasle batekin topo egitea.
Hizpide 67. Portafolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku artikuluan idatzia.
Ikasten ikasi
2008, Maiatza 8 - 11:30 — benitoIkasten ikasteari buruzko webgunea: estrategiak, estiloak... Kontzeptuari hurreratzeko baliagarria.
IKTeroen pilulen bidez