24
Aza
2009
16:24

Udaltop bloga martxan

Lotura

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Udaltop bloga martxan

Sindikatu edukia