udalak

Euskaltegia denontzat

En cuanto al dinero, aunque el aprendizaje del euskera cuenta con ayudas económicas, el gasto económico suele ser muy alto: matrículas, materiales ...etcétera. Es importante recalcar que en algunos casos los alumnos no se matriculan por falta de dinero. Y el euskera es nuestro idioma.

— Debagoienako udal euskaltegi bat (Oñati?)

Diario Vascoko Debagoienako atalean aurkitu dut albiste hau. Hango udal euskaltegi batek "Euskaltegia denontzat" kanpaina jarri du abian langile murrizketak direla eta.

Albistean ez dute herriaren izenik aipatu. Twitter-en kontsulta eginda Oñatikoa izan daitekeela esan didate, baina seguru ez. Baten batek baieztatu ahal badu, estimatu egingo diogu. Gorka Bikuñak baieztatu digu, Oñati da (mila esker).

El euskaltegi para todos (Diario Vasco)

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop 2011: zer da euskara ez dakitenenentzat?

Udaltop euskara-zerbitzuen topaketen 2011ko edizioaren gai nagusia erabaki dute dagoeneko: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletik?.

Helduen Euskalduntzetik gaia ez dugu urrun, ezta?

Via Euskara Gipuzkoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasleak kalera?

..en decisión hecha pública en rueda de prensa el pasado 10 de septiembre el Departamento rompe de manera unilateral el acuerdo HABE-EUDEL. Es decir: nos proponen despedir a 59 profesores de los Euskaltegis Municipales.

— Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz, EUDELeko presidenteak prentsaurrekoa edo topaketa informatiboa egin du gaur. EUDEL eta Jaularitzaren artean tirabirak daudela eta Udal Euskaltegien finantziazioa eta egoeraz kezka hauek azaldu ditu, besteak beste.

Encuentro Informativo (Jokin Bildarratz)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

II. Udaltop topaketetako materiala eskura

Udaletako euskara zerbitzuek apirilean antolatu zuten II. Udaltop topaketa. Han esan eta egindakoak bideoan eta testuan jaso eta euren webgunean ditugu eskuratzeko moduan.

Txerrak abisatu digu, ohi duen legez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop bloga martxan

Udaltop jardunaldien inguruko blogean berrikuntzan egin dira. Hona hemen handik bidali diguten mezua:

Udaltop jardunaldien bloga martxan da

Facebook eta Twitter sare sozialetan erabiltzailea zabaldu du Udaltopek, ezagutza partekatzeko eta mezuak zabaltzeko bide berriak landuz.
Iaz, Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen lehen edizioan, “Nola indartu euskararen erabilera familietan?” gaia jorratu zen. 2010eko apirilean izango diren bigarren jardunaldietarako hainbat berrikuntza prestatu dira, hala nola, bloga eta sare sozialak.
Udaltop.com webgunean dagoeneko martxan den blogaren helburua parte-hartzaile eta antolatzaileen arteko harremana sustatzea, 2010eko edizioaren gaiaren eta egitarauaren definizioan parte hartzea eta zeuen iruzkinak helaraztea da.
Esan bezala, bloga ez da aurtengo edizioko berrikuntza bakarra. Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Hau da, udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan interesa duten beste kideekin mezuak partekatzeko eta antolatzaileek igorritako informazioa jarraitzeko aukera izango da.
Gainera, blog berriak RSS jarioa du. Beraz, edozein RSS agregatzailetan iturri hori gehituz gero informazio gaurkotua jasoko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara mon amour

Harremanetarako internet-ataria dirudienak euskaltegira joateko diosku. Originala, edo erromantikoa behintzat bada Donostiako Udalaren kanpaina hau.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Antsoaingo Xalbador euskaltegia arriskuan

Antsoaingo Udalak bertako euskaltegiaren lizitazio publikorako baldintza zorrotzak jarri, inork bete ezin, ezta orain arte Xalbador euskaltegian jardun duten AEK-ko kideak ere. Beraz, datorren urtean Antsoain herria euskaltegirik gabe geratu daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lanean eta ikasten

Lapurdiko hainbat udaletako langileak lanerako ari dira euskaraz trebatzen. Erreportaia ekarri digu Argiak aste honetan.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikaslearen txartela

Irungo Udalak sortu du, euskara ikasten dutenek informazio berezitua eta prezio merkeagoak izango dituzte euskarazko produktu, zerbitzu eta aktibitateetan.

Txartelaren ideia hau ez da berria, Donostian duela urte batzuk jarri zen martxan.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez